ZINE DEBATE GAUALDIA LURRAMA

Miarritzeko « Le Royal » zinegelak (Foch etorbidea 8) eta Lurrama elkarteak « zine-debate » gaualdi bat antolatzen dute heldu den ostiralean, ekainaren 1ean 20:30-tan, « On a 20 ans pour changer le monde ». filmaren proiekzioarekin.

Filmaren ondotik elgarrizeketa bat izanen da bi hizlarirekin :

– Isabel Capdeville, Euskal Herriko Inter – Amap elkartearen lehendakaria, eta Lurzaindiaren kidea da. Lurzaindiak herritarren diru parte hartzearen bidez laborantza lurrak babesten ditu.

– Iñaki Berhocoirigoin, bio ekoizlea Gamarten, Lurrama elkarteko lehendakaria da.

« On a 20 ans pour changer le monde » Hélène Médigue-en dokumental berria da.
Ateratze eguna : 2018/06/01.
Iraupena: 1’26

Filmaren laburpena :
20 urte ditugu munduaren aldatzeko… eta elikatzen gaituen lurrarekin hasi behar ginuke. Horra zertan den egoera : lurren% 60-a hila da eta ekoizpen moldeek ez dute planeta elikatzen. Baina emazte eta gizon batzuk produktu kimiko eta pestizidorik gabe janaria ekoizten ahal dela erakusten digute. Haien indarrari esker beste mundu bat posible da !