BEHARTSUA

AITATXO, ZER ESAN NAHI DU BEHARTSU IZATEAK?”

Enpresa gizon batek nahi zuen bere alabak jakitea zer den “behartsu izatea”, eta horretarako, mendialdeko nekazari batzuen etxera eraman zuen asteburu bat pasatzera. Baserri apal hartan hiru egun eta bi gau eman zituen.

Automobilean, etxerako bidean, aitak zera galdetu zion alabari:

-Zer iruditu zain esperientzia…?

-Ona –erantzun zuen alabak, begirada urrutian jarrita.

-Eta… zer ikasi dun? –berriz ere aitak.

Alabak hauxe erantzun zion:

1.- Guk txakur bat dugula eta beraiek, berriz, lau dituztela.

2.- Guk jacuzzi bat dugu… eta beraiek bukaerarik gabeko erreka bat, ur gardenekoa, eta arraintxoak dauzkana.

3.- Guk erreflektoreak ditugu geure lorategia argiztatzeko, eta beraiek bitartean, izarrek eta ilargiak argiztatzen dituzte.

4.- Gure patioa hesiraino iristen da eta beraiena, ordea, zerumugaraino.

5.- Guk gure janaria erosten dugu; haiek beraiena erein eta bildu egiten dute.

6.- Guk CDak entzuten ditugu. Beraiek etengabeko sinfonia entzuten dute, enara, igel, ardi, kuku eta beste animaliatxo batzuena.

7.- Guk mikrouhin labean prestatzen dugu janaria. Beraiek, ordea, jaten duten guztiak, beheko suaren egur zaporea dauka.

8.- Geure buruak babesteko, alarma automatikoz jositako hormaz inguratuta bizi gara. Haiek ateak irekita dituztela bizi dira, beraien auzokoen adiskidetasunak babestuta.

9.- Gu smartphone, Facebook, Twittear, telebista eta abarrera konektatuta bizi gara, eta haiek, ordea, bizitza, zeru, eguzki, ur, mendiko orlegi, animalia, ereintza eta beraien familiara daude “konektatuta”.

Aita hunkituta gelditu zen alabaren sakontasunagatik… eta orduan alabak honela bukatu zuen:

-Eskerrik asko, aitatxo, irakasteagatik zeinen behartsuak garen gu eta zeinen aberatsak baserritarrak!!!

Gauza materialak ez da dena bizitza honetan…

“Apaltasuna eta xumetasuna dira handi egiten zaituztenak, ez ezazu inoiz ahaztu”.