NAFAR BEHOKA (MORFOLOGIA)

Larruazal kolore gaztainekoa. Buru profil zuzena. Ezin ditu txuri koloreko orbanak eduki, ez buru ez eta hanketan. Arren gurutzera arteko altuera 135 zentimetrotakoa eta emeena 130 zm-takoa da. Zaldien pisua 500 kg-takoa eta behorrena 425 kg-takoa da.

Heldutasunera 36 hilabeteekin iristen dira, arrak nahiz emeak. Behorrek lehenengo erditzea 48 hilabeterekin egiten dute. Erditzeen arteko epea 340 egunekoa eta urtean behin erditzen dute. Erditze bakoitzean zaldiki edo behoka bat izaten dute.

Haragirako direnak normalean 15 hilabeterekin hiltzen dira. 900 gr. irabazten dituzte eguneko eta 180 kg.-rekin (pisua kanalean) hiltzen dituzte, kanalaren errendimendua % 60 koa delarik.