CONSUMA CONSCIENCIA, IRAUNKORTASUNAREN ERKATZAILEA

Energia Gara osatzen dugun gehiengo lagunok kooperatibara batu gareneko arrazoiak argi dauzkagu: partaidetza, berriztagarriak, gardentasuna, irabazi-asmorik eza, elkarlana eta abar. Dena den, oraindik pertsona askok beraien behar energetikoak kontzienteki asetzeko aukera hau ez dute ezagutzen. Huts hau, zalaparta informatzailea eta iraunkortasunari ekiteko etika ahuleko  praxiarekin batera, ConSuma Consciencia plataforma martxan jartzeko zergatiak izan dira.

Enpresak biluztu eta bere esentziaren erradiografia eskaintzen duen online tresna batez ari gara, enpresa bakoitzak bere buruaz komunikatu nahi dituen ontasunetaz aratago. Plataforma honek elektrizitatea merkaturatzen duten erakundeen jarduerei buruzko informazio argia, zehatza, gardena eta alderagarria eskaintzen du. ConSuma Consciencia-k gaur egun sarean eskuragarri dagoen informazio publikoa bildu eta sistematizatu egiten du, enpresa berak  edota erakunde publiko zein pribatuek hornitutakoa. Proiektu pilotua argitaratu berri da, horretarako Espainian etxe-erabilerarako elektrizitatea merkaturatzen duten 18 enpresa (edo enpresa-taldeak) aukeratu dira, tokiko kooperatibetatik enpresa transnazionaletara.

Plataformak informazioa bilatzeko hiru bilaketa mota baimentzen ditu: enpresa jakin bat nolakoa den kontsultatu; bi enpresen artean adierazgarri bakoitza erkatu; edo ikerketaren alderdi bat aukeratu eta erakunde bakoitzak horrekiko nola jokatzen duen ikusi.

Enpresak 60 parametroen arabera ikertzen dira, partekatutako baina bereizgarria den erantzunkizunaren ikuspegitik. Tresna honen bidez enpresen jatorria, beraien bolumena, akziodunak, eta abar. ezagutu daitezke, halaber kudeaketa ekonomikoarekin lotutako alderdiak, gardentasun fiskala eta irabazien banaketa bezala, edota barne gobernantza, gardentasuna eta generoaren gaineko alderdiak. Gainera,

Som Energía-ren profila hemen dago eskuragarri:

ConSuma Consciencia

Kooperatiba bere prezioen lehiakortasunagatik nabarmentzen da, bere gardentasuna, barne gobernantzari lotutako alde guztiakgeneroari eta kudeaketa ekonomikoari, dagokienei bereziki, akzio-soziala eta ordainketak azpimarratuz.

ConSuma Consciencia-ri esker enpresa guztiak berdinak direla edo energia berriztagarrien kontsumoa ohikoa baino garestiagoa dela bezalako mitoak apur ditzakegu.

ConSuma Consciencia online plataforma bat da, independientea, elkarlanean egina, irabazi-asmorik gabekoa eta doakoa, kontsumo arrazoituago eta zentzudunagoa sustatzen saiatzen dena, pertsona bakoitzak babestu nahi dituen balioekin lerrokatua. Gurea bezalako ain ekonomizatutako gizarte batean, gure kontsumoarekin zein interesei mesede egiten diogun oso garrantzitsua da. Horregatik, tresna honekin pertsona bakoitzak zein enpresekin identifikatu eta zeinetan kontsumitu nahi duen hausnartu eta erabaki ahal izango du. Informazioa poterea da.

Proiektuaren hurrengo zatietan beste parametroei arreta jartzea ikertuko da, beste elektrizitate-merkaturatzaileekin azterketa zabalduko da eta metodologia hau ohiko kontsumoko beste sektore kritikoei ezarriko zaie, bankuak, moda eta telekomunikazioak bezalakoei.

Tresna gustukoa baduzu, zabaldu!

Eskerrik asko aldez aurretik.