MINDFULNESS

Gaur egun, anitzetan entzuten dugun esaldia edo gogoeta, gizartea gero eta eroago dagoela, eta haiekin batera giza-seme/alabak: Maldanbehitik.

Txantxa egitekorik ez baita. Lehengo Asistentzian, jada neurtu egin da kontsulta kopuru guzietatik ehundik hirurogeia Adimen-Osasunarekin lotutako eskaerak izaten direla, gehienbat antsietatea eta depresioa. Horrelako patologiek eragin handia sortzen digute gure eguneroko bizimoduan eta erakartzen digute ezbehar anitz, lorik ezin egin, konzentratzeko gaitasunarik ez eta ondokoekin erronka izugarriak, harremanak ustelduz.

Gaur egun, gehien hartzen diren pilulak lasaigarriak , benzodiazepinak eta antidepresiboak izaten dira. Eta zer erranik ez zahartzaroan: Juxtu oso komendaturik ez diren aroan, erortzeko arriskutsuak direla eta.

Haien korrika joatea inora ailegatzeko eraman gaitu ongi nor garenez jakitera. Ardura ikaragarriak, tontakeriak baino ez diren sintomarengatik.

Benetazko gaixotasunak diagnostikatu digutenean nola eraman edo onartu jakinik ez. Gutti falta zaigu hagitz eskatzeko psikologo baten laguntza. Duela urte batzuk ez genekienean sobera ongi psikologo bat zer demontre ote zen.

Hau dela eta, nahiko modan jarri dira terapia alternatiba azken urte hauetan: batzuk elikadurarekin, jaki ekologikoekin, ariketa ezberdin batzuekin (pilates eta..) edo terapia psikologikoekin (yoga, meditazioa etab…) lotuak. Gehienbat konturatu garelako pilulez beteta gorputzak sendatzen ez direlako, gorputza buruarekin konektaturik dagoelako. Eta koxka hantxe… gure buruarekin zer egin dezakegun izanen litzateke galdegai nagusia.

Mindfulness konzeptua Ipar Ameriketatik heldu da: Mind=adimena, fulness = Beteta/ betetasuna. Arreta adimenean kokaturik dago, orduan, euskaraz deitu genioke Arreta Osoa. Erdaraz “Conciencia Plena”. Baina, zoriotxarrez, erabiltzen den hitza bitan ingelesezkoa da: Mindfulness.

Ongi ulertzeko zer den, lehenagotik jo behar dugu 2.500 urte gibelera, benetazko jatorria ikasteko. Budisten Vipassana meditazioan oinarrituta dago, non gauzak diren bezala ezagutzeko, juiziorik egin gabe, gure gogoz bitartez aldatzeko gertatukoen mamia ikasten da. Oraingoaldiko esperientziarik konturatzea kuriositatez eta onarpenaz (Bishop-en defnizioa).

Mindfulness ongizate fisiko zein psikologikoa areagotzeko baliogarria da, oso, meditazio mota bat da. Estresa eta antsietaea guttitzeko baliogarria eta, modu berdinean, arazo kliniko larrietan lagun dezake ere.

Bere mesedeak agerian daude hainbat esperientzitan . Hori dela eta konseilatzen da nonahi tresna mesedegarri bezala, arlo publikoetan zein pribatuetan.

Ospe handia irabazi du, neurozientzian, pedagogian eta psikologian ere Mindfulness-ek.

Jarrera/interbenzio psikologiko bat bezala hartzen da, persona bere garapenean laguntzeko teknika eta estrategiez beterik dago.

Arreta modu honek gure bizitzan gertatzen ari denarekin zuzenean harremanetan jartzen laguntzen digu, artefaktorik gabe. Horrela gure benetako errelaliteatea moldatzeko aukeran gaude: ,mina, gaixotasuna, maitatuen galerak, estresa edo eta bertzelako erronkak modu konsziente batean lantzeko gure egunerokotasunean.

Arretarik gabeko bizitzak , ardura eta nahasmen gehiago ekarriko digu, beti jira biraka izanen dugulakoz lehenagoan gertatutakoa edo gertatzeke dagoena, arduratzen gaituena. Horrek guztiak gauzak ahaztera eramaten gaitu, akatsak, gauza ttikiekin topo egitera, burua isolatzera ondokoekiko, modu automatiko batean pentsatzera eta bizitzera.

Jatorriak

Jon Kabat-Zinnek, 1979n , Massachusettes-eko Medikuntzako Eskolan martxan jarri zuen “Stress gutxitzeko eta errelajaziorako egitaraua” izeneko 8 asteko ospitaleko pazienteentzat eta Medikuntza Sailak bere egin zuen. Honez geroztik medikuntza ofizialean sartuta dago teknika mesedegarria bezala.

Neurtuta izan da ere meditazio budistaren bidez neo-kortexen garatzen diren aldaketak, Erresonantzia Magnitikaren bidez.

Mindfulness edonorentzat da egokia, unean unekoari erreparatzen diolako, eta bere oinarrietako bat gorputzaren kontzientzia lantzea delako.

Gaixotasun psikikotan gero eta urrutiago ari gara gorputzatik bizi izaten eta nolabait bien arteko bideak lotzeko baliogarria da.

Zertan ari gara Mindfulnessen ari garenean?

Behatu:

Gertatzen ari denari arretaz begiratu. Kritikatu gabe, onartuz gustokoa izaki ala ez.

Hau ez da batere erreza, hasiera batean zentratzea zaila izaten baita baina arituz lortu egiten da.

Deskribatu:

Jende anitzentzat gertatzen zaiona, hitzetan jartzea zaila izaten da oso, baina MF-en esker lortzen da.Hau oso inportantea da tratamendu psikologikoetan.

Gertatzen zaigunari eta ematen dizkiogun erantzunei hitzetan jartzen ditugu, sendabide prozesu batean jarriz.

Jakinda zer gertatzen zaigun hasiko gara erantzuten ikasten. Unean uneko egoera arretaz behatuz gero, ez zaigu burua bertze nonbaitera joanen, eta bide erangikorragoan erantzunen diogu gertatukoari. Barne-esperientzia ez aipatzen.

Ikasi: barne egoerak, etiketarik gabe , ona edo txarrak ote diren, onuragarriak edo kaltegarriak.. diren bezala aztertu, aintziniritzirik gabe.

Lan honetan gauzak bere horretan ikasten dugu eta horrek besteekiko onarpen enpatiko batera eramaten gaitu.

Ez erreakzionatu barne esperientzaren aurrean: emozioak baita pentsamenduak buruaren protuktoak direla ikastendugu eta haiek haien zurrunbiloaz eta nahasiaz eramanez gaitzaten ikastendugu, datozen bidetik alde egiten uzten trebatzen gara.

Esperientziak Mindfulness aplikatuz, ehunka daude, eta argitaratutako emaitzak eta tesi doktoralak ere.

Aipagarrienak, Lehengo Asistentzian Medikuen artean deitutako “Burnt out” prebenitzeko estrategiak, emaitza bikainak lortuz.

Psoriaisa gutxitzen eta asmako sintomak ahultzen (Kabat-Zinn1998, Roth b, 2009). Melatononina maila igo zen bularreko minbizia zuten emakumeengan, ohizko meditazioa arituz…

Depresio eta antsietako jota ziren pazienteengan gaixotasuna hobetuz..(Miller 1995).

Erretzeari uzteko terapietan.

Gaixo kronikoak zaintzen dituzten pertsoneengan.

Tentsioaren kontrolpean izateko mesedea erakutsi du ere.

Onkologiako erizainekin egindako Mindfulness programa batek erakutsi zuen erizain horien erresilentzia eta lideragoa areagotu egin zela (Rishel C, 2015).

Eta abar luze bat.

Gaur egun zabaldu da Euskal Herrian eta berezeki aipatu nahiko nuke BARAKA taldeak egiten duen lana (Donostian dute egoitza).

Urtean 9 asteko entrenamenduak egiten dute, bi hiruhilabeteko. Ahoz aho zabaldu da honen bitartez lortutako mesedeak eta gero eta lagun gehiagok jotzen du haiengana.

Euskaraz aritzeko aukera ere eskaintzen dute.

Barakatarrak aritzen dira Matia Fundazioan ere, Geriatriko eta gaixo neoplasikoekin, emaitza bikainekin.