Zer dira?
Edari energetiko edo hipertonikoak alkoholik gabeko edariak dira.
Sustantzia estimulanteak dituzte eta edari hauek edaten dituztenei nekearen sentsazioa gutxiagotzeaz gain trebezia mentalak eta resistentzia fisikoa handiagotzen die.
Ez dute hidratatzen.
Ez dute gastatu den energia reponitzen.
Osagaiak:
Bertzeak bertze, kafeina, azukreak, karbohidratoak, taurina bezalako sustantzia eta bitamina batzuk ditu.
Adibidez:
-
Lata batek lau kafe tazaren kopuru antzekoak ditu.
-
Bere azukre kantitate handiek diabetes tipo 2 edo obesidade arazoetan eraginkorrak dira.
Zertarako dira?
Kirol eta esfortzu ekintzekin lotura dute: ikasteko, kirol emaitzak hobetzeko…
Baina kontuz, edari isotonikoetati eta gaseosadunetatik desberdinak dira.
Isotonikoek gorputzari esfortzua egin ondoren gatzak berreskuratzea laguntzen die. Edo, rehidratazio gaitasuna handiagotzen dute.
Gaseosadunekin alderaduz (freskagarri gisa ezagunak direnak) ere desberdinak dira, hauek ez baitute osagai estimulatzailerik.
Adikzioa sortzen ahal:
Edari energetikoak kafeina dosi altuak ditu eta dependentzia edo bertzelako eragin kaltegarriak sorraraz ditzake:
Kafeina sustantzia psikoaktibo bat den neurrian eragiten duen ongizate sentsazioa lotua dago edaria edan eta berehala sortzen duen efektu energetikoekin hortaz, aktibitate erritmo altu bat mantentzeko beharrera sortzen ahal du dependentzia.
Bertze sustantzia psikoaktiboen/ pizgarrien modura nerbio sistema zentralean zuzenki eragiten du, hau da, burmuinean eta medula espinalea: nekea edo logura “garraiatzen” duten neurotransmisoreei beraien lana egitea galaraziz. Eta berexiki ongizatea eta kontzentrazioa “garraiatzen” duten neurotrasmisoreak aktibatuz.
Kontua da edari hauek glukosa eta azukreak izan arren, ez diotela gorputzari energia ematen, ez dutela neke muskularra ordezkatzen, eraginak iraun bitartean nekerik eza sentsazioa sorrarazten dute bakarrik beraz, gorputzean eragina desagertzen den heinean organismoak sentitzen duen eta berez duen nekea gorputzean egoten segitzen du.
Ongizate sentsazioa sortzen duenez pena, zailtasunak, ezintasunak… tapatzen du. Baina soilik sentsazioak dira ez baitu benetazko ongieza sorrarazten duen arrazoia bideratzen.
Egunerokotasunean edari energetikoen kontsumoa barneratua eta normalizatua duen pertsonak, estresa, neke fisikoa, arrisku egoerei, insominoari edo bertzelako zailtasunei aurre egiteko… erabil ditzake eta edaten duen pertsonak, arrisku altua du gehiegizko erabilera egiteko eta oinarrian dagoen zailtasunari aurre ez egiteko.
Gainera bertzelako sustantzia psikoaktiboen moduan osasunerako eragin kaltegarriak izan ditzakete: bihotzeko arazoak, antsietatea, lo arazoak, eta bertzelakoak.
Nork edan dezake?
Edonork. Eskuragarriak dira.
Edari mota hau kontsumo puntualerako sortua izan zen; arreta, konzentrazioa, erreakzio gaitasunak hobetu/ mantentzeko laguntza asmoarekin.
Adibidez ikasleek, txoferrek, kirolariek… hartzen dute.
Eta norbere erabakia izaten ahal da kontsumitzea. Baina jakin dezagun zer diren eta berexiki norentzat ez diren gomendarriak:
Ez da emakume haurdunek edatea komeni.
Kafeina eta taurina dituenez, ez da komeni “garatzen ari den” gorputz batean sustantzia hau sartzea.
Ez da komeni ere edari alkoholdunekin nahasketarik egitea: alkohola bere sustantzia depresiboa delako eta hauek berriz pizgarriak. Eta bi eratako sustantziak gorputzean batera sartuz gero, mezu kontrajarriak igortzen ari gara gure nerbio sistema zentralari eta horrek gure kontsumoaren ondorioak eta arriskuak handiagotzen ditu.
Parranda giroko kontsumoa:
Bertze edozein edari gisa, taberna askotan aurki daitekeen edaria da eta beraz alkoholarekin nahastea aukera bat da.
Maiz gaua luzatzeko asmoarekin konbinatuak eginez edaten da.
Alkoholarekin nahasiz aixtion aipatutako arriskuaz gain, mozkor sentsiazioa gutxiagotzen duenez alkohol gehiago edatea ahalbidetzen du eta beraz, arrisku kontsumo aukerak areagotzen dira, intoxikazio etiliko izateko probabilitatea handituz ez baita gorputzean sartzen den alkohol kopurua kontrolatzen.
Edari hauek eta publizitatea:
Edari hauen publizitate kanpainak jende gaztea dute helburu perfil « sano «, kirolari eta abenturazaleari bideratuak egoten dira.
Sarritan kirol probak ere patronizatu dituzte.
Publizitateko mezuetan arriskua, sentsazio extremoak… ideiekin asoziatzen dute edaria. Nerabezaroan berezko diren joerak izaki publiko gazteari zuzendutako produktua izan ohi da.
Non eros daitezke?
Supermerkatuetan, txutxeria dendetan, ostatuetan… oso eskuragarri daude.
Prezio ere eskuragarria dute.
Latetan saltzen dira: zapore desberdinetakoak daude, marka desberdinak.
Erne etxeko txikiek eta batez ere gaztetxoek hauen kontsumoa egiten baitute!
Nola heziko dugu familiatik?
Lehenik eta behin, edaria identifikatuz, ezaugarri propioak ezagutuz: hau da, sustantzia pizgarrien atalean dagoela kontziente izanez.
Edari honen kontsumoa ahal den neurrian atzeratuz: bertzelako edariak erosiz (ura, freskagarriak…).
Edaten dutela jakiten badugu: beragana hurbildu eta interesatu (jarrera irekiarekin, ez imposatzaile edo galdeketa moduan, solasaldia bideratuz baizik): zergatik edaten duen, noiz, nola sentitzen den, ondotik dituen ondorioak positiboak eta kaltegarriak… eta lasaiatasunez azaldu edari honen ezaugarriak, eraginak eta agian hau kontsumitu badute oinarrian dagoen zailtasun edo ezina identifikatzen lagundu eta horri aurre egiten lagundu. Edo laguntza bilatu!
Hortaz bertze behin ere edozein dela heziketa gaia edo arloa gure seme-alabetatik hurbil baina urrun egotea ezinbertzekoa dugu. Hau da, adinez txiki direnean beraiengan dugun kontrola eta ezagutza handiak dira, hurbil ditugu/ gaude. Eta hemen heziketa lana egitea erraxagoa izateaz gain eraginkorragoa da, beraz aprobetxa ditzagun gure seme-alaben etaparik gazteenak eta goiztiarrenak heziketa pautak eman eta barnera ditzaten. Gerora beraien erabakiak, analisiak, konfliktoei… aurre egin ahal izateko. Urteak bete ahala urruntzen joaten baitira eta beraiekin ordu arte sortutako konfidantzazko harremana eta komunikazio ohiturak aldatuko badira ere: nerabezaroan gurasoen erreferentziazko izaera galtzen baita, aurrez egindako heziketa lanarena eraginak izan ditzaten.