SASI-ARDIA, (BILAKAERA)

Duela 50 urte esne arkumeak eta esnea lortzeko edukitzen ziren, esne horrekin familiaren kontsumorako gaztak egiten zirelarik. Komunalak profitatu ohi ditu arraza honek, batez ere zuhaitz arteko belardi eskaseko eremuak. 60. Hamarkadatik aurrera gehien bat haragirako ekoizten dira. Arkumeak ekaina uztaila partean saltzen dira, artilearen mozteko momentua profitatuz hauek harrapatzeko. Beste kasu askotan ahari onenak zikiratu egiten dira, ondoren zikiro bezala saltzeko. Ekoizpena hobetu nahirik latxa mutur gorri arrazako ahariekin nahasketak egin ziren, Sasi-ardi arrazako zenbakia jeitsiz. 90. Hamarkadan esne behien ustiapen kopurua jeisten da, baserrien inguruko bazka eremuak libre geratuz. Horregatik Sasi-ardiek behiek utzitako hutsune hori betetzen dute gaur egun. Gehien bat Nafarroa Garaiko ipar mendebaldean bizi dira arraza honetako animaliak. 2016 urteko amaieran Nafarroako animali eta ustiapen kopurua ondorengoa zen: 18 abere ustiapen, 1.775 animali, horietatik 1.670 eme eta 105 ar.