ZELULA ELKARTEA

Zelula elkartea izanez, irauteko asmoekin,

zelula jaio berriak sartzen, mitosiaren etekin,

baita hilak galtzen ditut ere, plazerik handienekin.

Hamaika kide ukanez gero, bai tokiko, bai etorkin,

munduaren legeekin baino, hobe naiz helizeekin.

 

Nire zelula-kide bakoitzak, irauteko asmoekin,

molekula berriak gordetzen, biologia bahekin,

beste batzuk uzten ditut ere, borroketan etsaiekin.

Hamaika kide ukanez gero, bai tokiko, bai etorkin,

munduaren legeekin baino, hobe da kimikarekin.

 

Nire molekuletan bakoitzak, irauteko asmoekin,

mundu osotik jaso zituen euskaldun atomoekin

Afrikako kafe-txokolate ‘ta Txinako tearekin,

Amerikako ahuakate, banana, artoarekin,

hango laborarien izerdi, hauts, odola eta arkin.

 

Horregatik ezin gehiago munduko biztanle nauzu.

Iragana izanen garela ziur gara ni eta zu,

baina gure atomo bakoitzaz etengabeak abantzu,

bederen hurrengo big-bang arte, izar hautsean garbantzu!

Zenbat bizidunengan jadanik zure errautsak dituzu?

 

2017/12/18

 

Hatsaren Poesia – Olerki Bilduma – 2018