BERASTEGI

Etsoinberri esaten diuen Berastegiko baserri baten, neskame ta morroya zen. Beorr bat ementzuten egunero larrea botatzenzutena. Illuntzen etxea ekartzen ementzuten, ta aren billa neskame morroyak ateatzen ementzien. Aurrena beorra arrapatzentzuna gañen etortzen ementzan. Egun batez atea emendie, ta neskamek aurrena ekusi ementzun. “Ara gure beor beltxa” esan da korrika juan da gañen jartzea denbo gutxikoa izan beartzun. Beorra zebillen ingurun leize zulo bat dau, Obantzungo leizea esaten dituena. Neska, gañen jarri zanen, beorra leize aldea abbittu ementzan, ta geo leize-zuloan bera. Morroya aldi baten eondu ementzan leize-zuloa beire, ta ezen arrastoik etzanen, etxe aldea ementzetorren, be buru esanez: “ze beor ote zan oi?”. Pensamentu oitan dijoala, etxeko beorra topatu emen du beragoko zuloan.

Andik denbota, lixu joatzea joan da, Itturrango’go itturrin billatu emenzittuen neskorren belarritako ta erraztune.