ARCOS LIBURUDENDA

Italiarra naiz, Sardiniakoa.

Leku honetan estreinatuko naiz nire herriko idazle bat aurkezten.

Marcello Fois du izena eta Sardinian kokatutako eleberriak eta beste motatako liburuak (adibidez, biografiak) idazten ditu.

Bere liburuetan Sardiniako tradizioak, bizimodua, istorioak eta historia aurki ditzakezue.

Trilogia honetan, Foisek familia bati buruz idatzi du, belaunaldiz-belaunaldi, XIX. mendeko amaieran hasita.

Zoritxarrez, euskaraz ez dago itzulpenik, momentuz erderaz bakarrik.

Arcos liburudenda.

Serafin Olave 19, Iturrama, Iruñea.