Etxe txiki batean bizi naiz. Ez dago berogailurik, neguak beste etxe batzuetan baino gogorragoak dira. Nire etxean ez dago gabon afaririk. Lau anaietatik txikiena naiz.
Jostailuen aldizkari bat ikusten ari naiz. Azkeneko orrian, Olentzerorentzat eskutitza dago. Gauza bakar bat eskatuko diot. Gauza bat, badakidalako gauza bakar bat eskatu ahal dela. Kotxe telegidatu bat eskatuko dut.
Abenduak 25 iritsi da. Goiz da baina ni sukaldera noa. Oso urduri nago. Iritsi naiz. Nire izena daukan kaxa txiki bat aurkitu dut. Kotxea askoz handiagoa zirudien aldizkarian. Kaxa ireki dut baina… Kotxea beharrean hiru argizari aurkitu ditut. Eskutitza gaizki idatziko nuen. Nire argizariekin kotxe telegidatua margotuko dut.