ESTRESA

Estresa era batean onurak izan ditzake neurri batean baldin badago eta kontrolatzeko aukera dagoenean. Estres gaiztoak ongi eza sortarazten du eta besteak beste adimen osasun arazoak, bihotzekoak eta lan gaixotasunen atzean dago, non sortzen diren burmuineko gaixotasunak, edo gaixotasun baskularrak.

Estresaren aurrean gomendatzen dena da ongi identifikatzea estresa dagoela, horren kausak zeintzuk diren pentsatu eta identifikatu eta kontrolatzeko zerbait egitea: tentsio fisikoa deskargatu, bizitzako egoerei aurre egiteko nahiz eta zailak izan, ikuspegi positiboarekin gauzak begiratu, egunekotasuna gozatu, beste pertsonengan laguntza izan, eta nork bere burua zaindu.

Eskuorri txikian, estresaren arrazoiak zeintzuk diren aipatzen dira, eta baita ere norberaren estresa identifikatzeko eta kontrolatzeko bide erabilgarrienak. Nafarroako Osasun Publikok argitaratua eta eskuragarria da.

Nahi baduzu estresaren inguruan gehiago jakin (zer da estresa, zeintzuk dira bere kausak, zein seinaleak dira adierazgarriak, eta nola maneiatu) liburuxkahonetan ahal izango dituzu aurkitu 32 orrietan nola egin estresa kontrolatzeko erabakia hartu baldinbaduzu edo estresarekin lotutako arazoak badituzun zein bideak jarraitu kontrolatzen laguntzeko. Baita Nafarroako Osasun Publikoko Institutuan ahal duzu eskuratu.