IKA EUSKALTEGIETAN EUSKARAK KILIKATUKO ZAITU!

Hain desiratuak izaten diren udako oporrak bukatuta hemen gaituzue berriro beste matrikulazio kanpaina bati ekiteko prest eta hirugarren urtez “el euskera me kilika” leloa erabiliko dugu.

Beharbada, hau irakurtzen duzunerako kanpaina hasia izango da,baina lasai, urriaren bata arte denbora izango baituzu prestatu ditugun ikastaroen inguruan informazioa eskatu eta izena emateko. Kanpainan maila eta ordutegi guztiak eskainiko ditugu; eta jakina, klaseetara txandaka etortzeko aukera ere izango duzu, hala behar izanez gero. Beraz, gurekin ikasprozesu guztia egin dezakezu ondoen datorkizun ordutegi eta erritmoan.

Bestalde, izan kontuan Iruñerriko Udal askok diru laguntzak ematen dituztela euskara ikasteko. Zure Udalean edota hurbilen duzun euskaltegian galde dezakezu.

Ikasturtea hastear dagoen honetan animatu eta zatoz galdetzera!

MatrikulIKAte ! Euskarak kilikatuko zaitu!

Ikas eta ari

Nagusia, 10-12/ 948 332660

atarrabia@ikaeuskaltegiak.eus