ERRETRATUAK EGITEKO BAINO EZ NAIZ BIZI

Hainbat egile

Urteen joan-etorriarekin, txoko honetan gertatzen direnak buruz ikasi ditut. Begiak itxita, iretargia ikusten dut, ortzeko pristia izarjale hori, bere nabigazio gorrian. Belarriak zur, gauaren arnasa pausatua entzun ohi dut, eta haizearen ufakoa, hodei saldoak eta hegaberen hegaldia bulkatzen. Txirri-txirri eta ugaraxoen kantuekin lokartzen naiz, epertargiak lagun. Eta, sarri, ipar-lausoaren izara bustiak inguratzen nau, maitale isilaren antzean…

http://booktegi.eus/liburu.php?id=115