HITZ GOZOAK BOTA NAHI NIZKIZUN

Hitz gozoak bota nahi nizkizun eta azkenean begiradak izan ziren bota nizkizun gauza bakarrak.

Gaur egungo distantziaren korronte ezagun eta famatuan sartu ginen.

Ni Haizearen Pasaian eta zu Txernobylen.

Distantziak ez zigun utzi jabetzen, errealitatean bereizten gintuzten zortzi metro horien existentziaz.

Kubako kaleetako joan eta etorrietan jarraitzen nuen nik,

zu Txernobylgo sei pareta gris eta ustelduen artean zinen bitartean.

Gure barrenaren isla izan zen hura.

Orain errazagoa egiten zait onartzea: gela horretatik oraindik ez zarela atera.

Zure izanak bertan jarraitzen duela.

Nire hitzetatik urrun.

Entzuteko zer edo zer esan behar den arren, fitsik entzun gabe zaudela.

Zure arnasaren oihartzunak dira zure arimaren okupa bakarrak.

Eta nik hitz gozoak bota nahi nizkizun eta azkenean begiradak izan ziren bota nizkizun bakarrak.