NON EGON ZARA AURTEN? NON EGONGO ZARA DATORREN URTEAN?

Irailarekin batera itzuli gara gure ohiko errutinetara. Bakoitzak berea, baina non izan gara udara honetan? Ni adibidez, Ozako basoan eta Bartzelonan izan naiz. Aurten ez dut hegazkinik hartu, zuek?

Tira, hainbeste galdera eta kontu alde batera utzi eta hitz egin dezagun turismoaz. 2018ko lan batean ikusi dute nola turismoak negutegi efektua sortzen duten gasen isurketan duen garrantzia uste zena baina handiagoa den. Hegazkinen joan etorriak, ibilgailuen isuriak, ikertu dira, baina baita aurreko hainbatetan hartu ez ziren aldagaiak ere. Hala nola, jana, ostatu hartzea, garraioa, gasolina eta erosketak. Horrela, turismoa eta eragiten isuriak bere osotasunean neurtzea lortu dute.

Beraz, ikerketa honen arabera, munduko karbono isurien %8 dagokio turismoari. Egoera honi konponbidea ematea ez da erraza. Denoi gustatzen zaigu toki berriak ezagutzea, eta exotikoa bada hobe. Gobernuentzako, berriz, diru iturri garrantzitsua da.

Norberak jakingo du zertan dabilen, baina datu hauek zer pentsatu ematen dute. Dagoeneko hasi gara bertako produktuak, produktu ekologikoak sortzen eta kontsumitzen. Baliteke bertako turismoa egiten hasteko pausuak ere bidean izatea. Zer diozu?