Hazi Zarrakaztelu euskara eta euskal kultura herrian sustatzen dituen elkartea da. 2015eko euskararen eguna prestatzen ari zenean, elkartea sortzea erabaki zen, horrek lanak erraztuko zituelako euskarazko eta euskal kulturaren aldeko ekitaldiak antolatzeko garaian. Hala izan zen eta urte berean sortu zen.
Elkarteak Hazi du izena, helburu nagusia euskararen hazia bere landa ingurunean haztea baita. Egia esan, izen osoa Hazi Zarrakaztelu da. Horrela, garbi geratzen da nongoa den eta, bide batez, herriko euskarazko izena sustatzen da.
Helburuak betetzeko, hainbat ekitaldi antolatzen dira: helduentzako euskara ikastaroak, umeentzako euskarazko ludotekak, Olentzeroren etorrerak, herriko euskararen egunak, mintzodromoak… eta emaitzak arrakastatsuak izaten dira. Egun, euskara eta euskal kultura sustatzeko egiten diren lanak, askoz emankorrak eta eraginkorrak dira Zarrakaztelun. Bistan da hazia hazten ari dela.
Gurekin harremanetan jartzeko: zarrakaztelukoeuskaltzaleak@gmail.com
Gehiago ikusteko: http://www.zarrakaztelu.eus/sample-page/