SANTIAGOKO BIDEAN

  1. BIDAIA PRESTATZEN

Gaur, esnatu bezain laster, motxila prestatzea erabaki dut. A! oraintxe konturatu naiz, ez daukat motxilarik! Beno, badaukat, baina, handiagoa behar dut. Non utzi nuen nire diru zorroa? Atzo erabili nuen, baina ez naiz oroitzen non utzi nuen. A!! Orain oroitzen naiz, atzo joan nintzen nire izebarekin arropak erostera, orduan utzi nuen nire lan egiteko mahai azpian. Hemen dago.

Joan den astean, nire urtebetetzea izan zen. Nire opari bakarra ez zen ezer txarrik izan, Santiagoko bidea egin behar dut!!! Hori da oparia. Beti nahi izan dut Santiagoko bidea egitea. Zortzi urte bete nituen.

Bat-batean Igor esnatu da.

-Egun on, Naiara- esan dit Igorrek ahoa zabaltzen, oraindik erdi lo.

– Egun on, loti ederra, zerekin egin duzu amets gaur?

– Ezerrekin

-Igor, oroitzen zara zer egun den gaur?

– Bai, uste dut astelehena dela.

– Igor txotxoloa, gaur hasiko dugu Santiagoko bidea!

Ikusten duzuen bezala, Igor ni baino txikiagoa da, lau urte txikiagoa, hiru urte eta erdi baditu bakarrik. Igor ere bai joango da Santiagoko bidera gurekin. Aita eta ama ere joango dira, noski. Gu bakarrik ezin gara joan. Izeba Susana, osaba Eduardo, Osaba Ramón, izeba Vanessa, eta gure hiru lehengusu: Asier, Andrea eta Violeta. Zaila egingo zaigu Santiagora iristea, gehien bat Igor eta Violetarekin. Igorrek badakizue dagoeneko zenbat urte dituen, eta Violetak urte bat besterik ez dauka. Baina zergatik hazi abentura gehiago izaten baditugu txikiak garenean? Holakoa da bizitza.

Asier eta Andrea nerabeak dira, Asierrek 16 beteko ditu laster, eta Andreak 12 ditu.

  • Naiara, gosea dut – esan dit Igorrek, tripan eskua jarriz.

  • Goazen gosaltzera, Igor- erantzun diot- baina zatoz nirekin isil-isilik, aita eta ama oraindik lo daude eta.

Igor eta ni sukaldera joan gara. Zereal kaxa bat hartu dut eta plater batean jarri dizkiot Igorri. Gero aulki batera igo naiz eta txokolatezko batido kaxa bat hartu dut. Gero, gauza bera egin dut niretzako. Gosaldu ondoren, aita eta ama esnatu dira.

  • Egun on, umeak! Gosaldu duzue baina??- esan du aitak harrituta.

  • Bai, aita, badakizu zer egun den gaur?- galdetu diot irrifartsu.

  • Esan zuk niri- esan dit aitak.

  • Gaur Santiagoko Bidea hasiko dugu!!! Gauza bat, aita, atzo ez genuen motxila hartu.

  • Ai, ene!!!! Motxila!!!- oihu egin du aitak.

Laster hartu du autoa eta dendara joan da motxila handia erostera.

  • Naiara, prest dituzu zure gauzak?

  • Bai, ama, hementxe bertan daude.

  • Zer egingo dugu lehenengo? – galdetu diot nik.

  • Santiagoko bidekoa? Ba, ez dakit, ibiltzen hasiko gara behintzat.

Bat-batean oroitu naiz bizikleta behar dugula. Bidea bizikletaz egingo baitugu, horregatik behar dugu. Hamar minutu beranduago aita etorri da.

  • Hemen duzu motxila-esan dit aitak.

Nik ezer esan gabe, motxila eskutik hartu diot eta nire logelara joan naiz. Mendiko zapatilak, sandaliak, eguzkitako betaurreakoak, txanoak, zira, galtza motzak, gona, galtza luzeak, euritako txiki bat, kamiseta pila bat: mahuka luzekoak eta mahuka motzekoak. Zer gehiago behar dut? Linterna bat, erloju bat eskumuturrean, eguzkitako krema, tiritak eta nezeserra…

Bidaia horrela egingo dugu: Helduak bakoitza bere bizikletan, Andrea, Asier eta ni baita ere, ni handia naiz, noski! Zortzi urte ditut! Amak eramango du Igorren bizikleta makil batekin konektatuta, eta aitak eramango du remolkatuta estalita dagoen eserleku bat nekatzen denerako. Violeta zuzenean beste remolke batean joango da, oso txikia da eta! Izeba Vanessak eta osaba Ramonek txandaka eramango dute alaba.

  • Naiaraaaaa, prest zaude? – oihu egin dit amak bere logelatik.

  • Bai, ama, ia bukatu but! Banoa. Bakarrik gauza bat falta zait, mapa!

  • Eta ez al zaizu ezer gehiago falta?- bota dit amak.

  • Uste dut ezetz.

  • Naiara, txotxola, pijaman zaudela!!!- egin dit oihu Igorrek.

  • E? Egia da! Arropa janztera noa.

Jantzi ondoren aitak itzali du etxeko argia, uraren giltza itxi, eta horrelako prestaketak. Gero, denak elkartu gara gure etxeko portalean eta martxan jarri gara.

Egunero 15 edo 20 kilometro egingo ditugu. Oso goiz esnatuko gara. Bazkal ordurako aterpe berri batean egon behar gara.

Ze abenturak izango ditugu? Gai izango al gara Santiagoko Bidea egiteko? Ikusiko dugu.