MARTEKO 2018KO EKAINEKO HAUTS EKAITZA

Gehienok “The Martian” filmean ikusi dugun bezala, Marten noizean behin hauts ekaitzak gertatzen dira, batzuk bortitzagoak, besteak ahulagoak, hori bai, inoiz ez filmean ikusitakoaren modukoak. Orokorrean filma zientifikoki nahiko zehatza bada ere, esan genezake hanka sartze bat daukala eta hori ekaitzaren deskribapenean dago. Marteren atmosferan presioa hain da baxuan ezen haizeek zaila izango luketela ezer bere tokitik gehiegi mugitzeko, are gutxiago pertsona bat edo espazio ontzi bat.

Hala ere ekaitzak gertatu gertatzen dira eta adibide moduan ekainean garatu zena. Esan bezala batzuetan handiak bestetan lokalizatuagoak izaten dira, baina hura handienetarikoa da, hau da eskala planetarioan izan du eragina, planeta osoan zehar zabaldu da 2001. urtean gertatu zen bezala.


1 Irudia: 2001 urtekoekaitzaMars Global Surveyororbitadoreakikusita.Credit:NASA/JPL-Caltech/MSSS

 

Irudian 2001. urteko ekaitza erraldoiaren bi argazki ageri dira. Ekaitz honek planeta osoa inguratu zuen. NASAren Mars Global Surveyor orbitadorearen Mars Orbiter Camera-k hartutako bi argazki dira hauek eta bertan ikus daiteke planetak jasandako erabateko itxura aldaketa hegoaldeko hauts ekaitzaren aktibitatea planeta osotik banatu zenean. Argazkiek hilabete bateko diferentzia daukate bata bestearekiko.

Orain Marten aktibo daukagun ekaitza lehenengo aldiz ekainaren 1ean antzeman zen eta MARCI kamera erabili izan da geroztik ekaitza monitoreatzeko. Eta animazio honetan oso ondo ikusten da nola hedatu egin den, Marteren gainazalean dauden roberren (Curiosity eta Opportunity) gainetik ere pasatuz.

2 Irudia: Marteko 2018ko ekaineko hauts ekaitza barnekaldetik Curiosity-k ikusia. Credit: NASA.

Curiosity-ren Mastcam-ek ateratako bi argazki hauetan Marteko Gale kraterraren barrualdea ikus dezakegu bi egun ezberdinetan. Ezkerraldean ekainaren 7ko argazki bat daukagu eta eskumaldean hiru egun beranduagokoa, ikus daiteke nola atmosferako hauts kantitatea handitu egin den.