LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE / EUSKALDUNON HIZKUNTZAREN HASIKINAK

Bernart Etxepare / Patxi Salaberri

Jadanik hogei inguru dira, guk dakigula, Etxepareren liburuak munduko hizkuntza nagusietan ezagutu dituen itzulpen-moldaketak. Bat bera ere ez, ordea, gaurko euskarara egokitua; bat bera ere ez, esan nahi baita, egungo irakurleak euskaraz eta edizio kritikorik edota hizkuntza hegemonikoen bitartekaritzarik gabe ulertzeko moduan prestatua. Eta premiazkoa genuen. Izan ere, laguntzarik edo egokitzapenik gabe inor gutxik segi dezake normaltasunez Etxeparek darabilen hizkeran ondutako poema-multzo zoragarriaren haria.

 

http://booktegi.eus/liburu.php?id=123