UR HURA

Ura gauza denetan ederrena da. Edertasuna bera!”. Kontatu ohi zidan attonak begiak dirdirka zituela, momentuan ikusten ariko balitz bezala. Ordutik, ura aurkitzea izan da nire helburu, jakin-minak inbaditutako barrenak asetzeko.

Baina, aspaldi galdu nuen ura aurkitzeko itxaropena, bazterrok helmugara heldu gabe uzten ditudalarik. Ura attonaren asmakizun hutsa izan zen eta itsu-itsu hura bilatzen galdu dut bizitza. Zer egin dezaket, ordea?

Arraina besterik ez naiz.