Lurramako antolatzaileak aurtengo edizioarekin biziki kontent dira ! Aurten ere arrakasta haundia bildu du Lurramak, berriz ere 20.000 bisitariz gora izan baitira. Jendearen parte hartzea ez da usaiakoa izan : ostiralean eta igandean dira jende gehienak ibili. Nabari da larunbateko txaleko orien mobilizazioak eragina izan duela.
2018 edizoa biziki aberatsa izan da, kalitatezko parte hartzaile eta hizlariekin « Laborantza elikatzaile baten alde» tematikaren inguruan : mintzaldiek jende anitz interesatu dute. Bazkari eta afari guziak ere bete dira eta giroa ezin hobea izan da.
Bestalde Ossau Iraty zonaldeko gasna lehiaketa garrantzitsuena iragan da Lurraman (66 parte hartzaile), azaroaren 16ean ostiralez, Bruno Jolly Poitou gomitatu eskualdeko gasna egilea epaimahai buru zela.
Aurkezturiko 3 sailetan emaitzak horiek izan dira :
Esnetegiko gasna
-
1. Saria : Eiheralarreko gasnategia (Les Bergers de St Michel)
-
2. saria : Onetik (Makea)
-
3. saria : Aldudeko gasnategia (CLPB)
Etxeko gasnak
-
1.saria : Jean Bernard Manhaguiet (Lartzabale)
-
2.saria : EARL Ursumu, Cachenaut Legras (Itsasu)
-
3.saria : GAEC Ekibegia, Negeloua Jaureguy (Donaixti)
Bortuko gasnak
-
1.saria : Christelle Uthurburu (Larraine)
-
2.saria : Anicet Iratcabal (Sohüta)
-
3.saria : GAEC Paradis, Biscay (Barkoxe)
Herriko ogi lehiaketaren 4.garren edizioa izan dugu ere aurten (EH-an eginiko gar, irin eta ogia) 22 okin bildu ditu. Aurtengo irabazlea Miarritzeko “Le fournil de la baleine” okindegia da.
Larunbatean sukaldaritzako lehiaketan 12 elkartek parte hartu dute. Manex atzarkia Navarin saltsan kozinatu dute, eta irabazleak Xuhito-ko Patto eta Joakin ETCHEVERRIA aita semeak izan dira.
Antolatzaileek laguntzaile, partaide eta bisitari guziak eskertzen dituzte eta jadanik 2019ko Lurramara gomitatzen zaituztete azaroaren 8, 9, eta 10an.