NORA JOAN OTE DIRA AMETSAK?

Bazen behin Maddi izeneko neska bat, oso irudimen ona zeukana. Maddik gauzak sortzea gustuko zuen. Bere familiarekin bizi zen: Pello, bere anaia, kotxe telegidatuak gustuko zituena. Bea, bere ama, jostea oso gustuko zuena, eta Jon, bere aita, motorrak gustuko zituena.

Maddik gauza asko sortzen zituen eta edozein aukera aprobetxatzen zuen horretarako. Adibidez, larunbatetan bere etxean etxe garbiketa egoten zen. Berari erratza pasatzea tokatzen zitzaion , baina ez zuen baten batere gustuko. Lan hori egiteko makina bat sortzea pentsatu zuen: erratza hartu zuen, bere anaiaren kotxe telegidatu baten motorrari itsatsi zion, kartoizko bi hego egin zituen eta erratzari itsatsi zizkion. Kotxe telegidatuaren mandoa hartu eta… Erratza garbitzen hasi zen! Handik aurrera ez zuen erratza gehiago pasatu.

Bere amak jostea oso gustuko zuen baina asko kostatzen zitzaion alibanatzea eta Maddiri deitzen zion.

-Maddi! Etorri hona, ezin dut alibanatu!

Maddik egiten ari zen guztia utzi behar izaten zuen amarengana joateko. Horretarako oraindik ez zuen makina bat asmatu, baina egingo zuen.

Egun batean, lo egiten ari zenean… Bat-batean esnatu zen eta galdera hau egin zion bere buruari: “nora joan ote dira ametsak?´´ Eta horrela galdera gehiago: galdu egiten dira? Zergatik ahazten ditugu? Nik ez ditut ahaztu nahi!

Hurrengo egunean konponbide bat pentsatzen hasi zen. Azkenean zerbait etorri zitzaion burura: zergatik ez dut nire aitaren kasko bat hartzen lo egiteko? Horrela ametsak ez zaizkit burutik joango. Baina amets guztiak pilatuta egongo dira? Badakit! Jogurtezko eta petuizin (jogurta txikiak) poteak hartuko ditut. Amets ona izan badut kaskoan jogurtezko pote bat itsatsiko dut eta amets gaiztoa izan bada, petizuin potea, petizuinak jarriko ditut amets gaiztoek garrantzi gutxiago dutelako.

Eta Maddi horrela egiten hasi zen. Gauero aitaren kaskoa hartu eta lo egitera joaten zen harekin jantzita. Goizero, pote bat itsasten zuen kaskoan. Pote bat kentzerakoan, burura etortzen zitzaion pote horretan gordeta zegoen ametsa.

Handik aurrera ez zituen ametsak gehiago galdu.

Ala bazan edo ez sar dadila Maddiren ametsetan.