UDARE ERRALDOIAREN ISTORIO HARRIGARRIA

EUSKARAZ

Golem zinemetan ikusgai

La Morea (Iruñea) – Alhondiga (Bilbo)

Izenburua: Udare erraldoiaren istorio harrigarria.

Zuzendariak: Philip Einstein Lipski, Jorgen Lerdam, Amalie Naesby Fick.

Iraunaldia: 80′. Marrazki bizidunak.

Trailerra: https://youtu.be/d0uKdn3W0JU

Eguzkierri herri txiki zoragarria da, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, Sebastian, Mitxi eta ia beste herritar guztiak oso atsekabetuta daude, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak agintea hartu du. Haren jokabide makurrak herria goibeldu egin du, eta JB agertu ezean Txist haren karguaz betiko jabetuko da.

Baina halako batean, Sebastian eta Mitxi arrantzan joan diren egun batean, botila bat topatu dute. Barruan JBren mezu bat dago, eta hazi bitxi bat. JBri itsasontzia hondoratu omen zitzaion, eta uharte misteriotsu batean bizirik dago. Sebastiani eta Mitxiri salbatzera joateko eskatzen die, baina horretarako hiru oztopo handiei aurre egin beharko diete: pirata ankerrei, itsas herensuge izugarriari eta itsaso gaua-bezain-ilunari. Horretara ba, Sebastian elefante ikaratiak eta Mitxik, uraren beldur den kateme abenturazaleak, JB salbatzera joateko eta Txist gaizto zitalaren hatzaparretatik Eguzkierri garaiz salbatzeko ausardia biltzea lortuko dute?