GEZURRETAN ARI GARA MAPEN BIDEZ

Aspaldidanik da ezaguna mapagileek distortsio txikiko mapak egiteko zailtasun handiak izan dituztela. Izan ere, ezinezkoa baita mundua (3 dimentsiotan dagoena) 2 dimentsioko plano batean zehaztasun osoz marraztea. Derrigorra da distortsioa. Horregatik mundua proiektatu egiten da 2 dimentsioko mapak lortzeko.

Gaur egun edonon ikusten ditugun mapak Mercator proiekzioa erabilita egindako mapak dira eta sinestezina badirudi ere 1569koa da. Proiekzio honek duen arazo nabarmenetako bat poloetako distortsioa da, latitudean gorago joanda lurrazalaren azalera handituz joaten da, horregatik dira Groenlandia eta Antartika hain handiak itxuraz (https://thetruesize.com/ orrialdea estatuen benetako tamaina zein den ikusteko bisitatu).

Hainbat mapa egin dira orduz geroztik, hala ere, publiko orokorrarengana ez dira iritsi. 1999. urtean, ordea, Japonen AuthaGraph izeneko proiekzio bat sortu zuten, eta diotenez distortsio gutxien duen mapa da.

Mapek gezurra esaten digute, baina gure esku dago gezurretik ahalik eta gehien aldentzea.