MATERIAREN SENTSAZIOAK

Gure ingurune geologiko hurbila aztertuz, konturatu naiz materiak hainbat sentsazio eragiten dizkigula.

Iruña hiria, jatorritik, Ezkabako harriarekin eraikia izan da. Harri honek, besteak beste, oso ezaugarri piktoriko interesgarriak ditu, nabarmendu nahi izan ditudanak.

Mutrikuko marmol grisak edo Baztango harri gorriak, bestalde, emozio zirraragarriak kutsatzen dizkigute.

Nire lana, betidanik, estereotomian oinarritu da (materialak ebakitzearen artea, gero eraikuntzan edo artean zein lanbideetan aplikatzeko), lantzeko teknika desberdinak erabiliz eta akabera berritzaileak bilatuz. Hemen aurkezten dudan lanaren zati handi bat ebaketa zilindrikoekin egindako esperimentazioaren ondorioa da.

Argiak formaren gainean duen jokaerari behaturik, eta uhinaren kontzeptua abiapuntu harturik, sortu dira nire artelanetako batzuk, bateko eta besteko testura dutenak.

Eskulturatik hasi eta eguneroko gauzen diseinuraino doa nire ekoizpena, aplikazio berriak baztertu gabe; konparazio batera, sukaldaritza.

Bideoa:

https://vimeo.com/302112301