NAFAR BEHOKA (BILAKAERA)

Bere jatorria ez da batere zehatza, nahiz eta argi dagoen ezaugarri oso bereak dituela. Duela mende batzuk arraza honen garrantzia izugarria zen Nafarroako ipar mendebaldean batez ere. Landa mekanizazioarekin batera desagertzen joan zen. Orain gelditzen diren animali kopuru gehienak Aezkoa eta Lana bailaren arteko lur inguruetan izaten dira. Sabaizan Nafarroako Gobernuak INTIAk kudeatzen duen berreskuratze multzo garrantzitsu bat dauka desagertzeko arriskuan dagoen arraza baita. Mendietako belarra eta landareak profitatzen dituen animalia dugu. 2016ko datuen arabera 42 ustaitegietan, 1.445 buru daude, 1.240 behor eta 205 zaldi.