Etxeko gazteek oparietan mugikorra jaso badute:
-
Hasieratik erabilera adostu eta arautu (denborak, tokiak, …) eta erabilera kontratua egin
-
Mugikorraren zainketan arduratsuak izan behar dute : galduz gero, hautsiz gero, ebatsiz gero… guraso, nola jokatuko duzu?
-
Erabileran hezi:
-
Jatorduetan mugikorrik ez erabili
-
Etxeko guztiek mugikorrak aparkatzeko tokia izan
-
Gauetan logelan mugikorrik ez (atseden zailtasunak ekiditeko)
-
Ikasteko momentuetan mugikorra mugatu
-
Kalkulagailuak, iratzargailua, erlojua…izan, gehiegizko erabilerak ekiditeko
-
Routerra itzali
Edo bideojokoak hartu badituzte:
-
Ordutegiak arautu
-
Kanpo alarmak jarri, pasatako denboraren kontzientzia hartzeko
-
Adinari egokitutako jokoak erosi
-
PEGI kodeak ezagutu:
1 Hizkuntza bortitza
2 Bazterketa: jolasak diskriminazioa edo bazterkeria jarrerak indartzen, sustatzen ditu.
3 DrogaK: kontsumoa ageri da
4 Beldurra eragiten du
5 Jokua, apostuak ageri dira eta interesa sorrarazten ahal du
6 Sexo ekintzak ageri dira eta sexuarekiko aipamenak
7 Indarkeria ageri da
8 Joku hau on-line jolas daiteke
Hortaz, zuri guraso:
-
Ez erabili teknologia berriak gure seme-alabetatik urruntzeko: beraiek entretenituak izateko, gu lasai egoteko, beraiek txintxo egoteko… guraso izatea askotan lan nekeza bada ere egunerokoan bete beharreko ardura da! Eta argi izan heziketa lan nekagarria, zaila, … izanda ere onurak asko dituela, adibidez GURE SEME-ALABEN ONGIZATEA!!
-
Teknologia berrien ikas prozesua baliatu seme-alabetara hurbiltzeko, elkartrukatzeko, egoteko, hitz egiteko, entzuteko, ikasteko… Zeren eta etxeko txiki/gazteek tresnaren erabilera ezagutzen dute eta helduok ordea, baloreak, esperientzia, irizpideak, ikuspegi kritikoa… ditugu ezinbertzekoa erabilera arduratsu bat egiteko!