Kolore txuriko eta artile fineko ardiak dira. Haragi ekoizpeneko arraza da. Buru ertainekoa, profila azpiganbila, kopeta zabala, adarrik gabekoa, belarri ertainak, mutur zabala eta ezpain lodikoa. Lepo gihartsua, enbor borobil eta konpaktua. Beso eta hanka motz antza eta azal lodixka. Emeen pisua 50-60kg. artekoa eta arrena 75-85 kg. artekoa izaten da.
Arrazaren beste datu batzuk: Erditzeak urtero, 1,3 erditze ardi bakoitzeko. 1,3 arkumeko media izaten da ardi bakoitzeko erditzeetan. Eguneko 225 gramo irabazten dituzte arkumeek. Ardiaren esne emanaldiak 40 eguneko iraupena du.