IÑAUTERIAK

Hurrengo egunetan kolorea eta umorea ez dira faltako parranda egiteko egunak ditugu ate joka: iñauteriak!

Egun hauek errespetuzko harremanetan, elkar ulertze eta onartzean eta aniztasunean igaro ahal izateko arduraz jokatu eta gozatu!

Eta oroitu kontsumoa parrandako osagaietako bat izan daitekeela edo ez. Norberak erabaki beharko du zer nahi duen. Nola nahi duen. Norekin nahi duen. Argi edukiz adin txikikoek kontsumoa legez galarazia dutela eta ongizaterako ez zaiela komeni.

Horregatik, ezetza erratea aukera bat da: aukera zilegia eta errespetatu beharrekoa.

Eta baietza erranez gero, kontsumo arduratsu baten alde egin: zaindu etxerako itzulera, ez egin nahasketarik, bestari neurria hartu, momentu personal hoberenean ez bazaude berexiki zaindu zure erabakia, ez utzi laguna bakarrik, hartu atseden…

Parrandak bertzelako osagaiak ere baditu: lagunekin egotea, mozorratzea, ligatzea, dantzatzea….

ONGI PASA PASATU GABE!