PABLO MARTE-REN ERAKUSKETA BILBON

Bilboko Udaleko Kultura Saileko Zuzendari Iñaki Lopez De Aguiletak, BilbaoArteko Zuzendaria den Juan Zapaterrek eta Pablo Marte BilbaoArteko 2018ko artista egoiliarrak, otsailaren 15etik martxoaren 15era bitartean Urazurrutia Aretoan (fundazioaren erakusketa aretoa) irekita egongo den ekoizpen propioko ‘Es el cristal. Ella’ erakusketa aurkeztu dute.

Erakusketa, zentroaren lantegietan ekoiztua, beste sei proposamenekin batera izan zen aukeratua aurreko abenduan eta urte honetako bederatzi erakusketen artean lehena da. Aldi honetan, testu eta irudien bidez gauzatutako Franziska Gaze aktorearen alegiazko biografia aurkeztuko du artistak. Marterentzat erakusketa bateratzen eta laguntzen duen ideia hiru bizitzen gainezarpena da: erreala, imajinatua eta ez-hautemandakoa. Erakusten diren bideoak, argazkiak eta irudiak bizitza baten xehetasunei egiten die erreferentzia; hauek ez daukate helburuz osotasun bat kontatzea baizik eta errealitate batera hurbiltzea.