IÑAUTERIAK HELDUKO DIRA ALDE ZAHARRERA MARTXOAREN LEHENENGO ASTEBURUAN

• “Alde Zaharra, oporretarako hiriaaurtengo gaia da

Kauteroak aurrreko astean, otsailak 23, ospatuko da

Aurten Iruñeko Alde Zaharraren Iñauteriak turismo basatia nabarmenduko du. Alde Zaharrak turismoaren ondorioaz pairatzen duen arazoa eta auzoarengan daukan eragina (alokairu gero eta gareztiagoak, denda txiki gero eta gutxiagoak, kaleak terrazaz beteta, etab.) Guzti hau azpimarratzeko, “Alde Zaharra oporretarrako hiria” aurtengo gaia da. Iñauteriko ekintzak heldu den martxoaren 1etik 4ra gauzatuko dira. Aste bat lehenago, ohitura eusteko, kauteroen besta ospatuko da.

Alde Zaharraren iñauteriak Alde Zaharreko Jai Batzordeak antolatzen du, auzoko elkarteen, tabernarien eta dendarien laguntzarekin. Martxoaren 1 a hasiko da jaia, 19:00etan pregoia irakurriko da eta Euskalerriko iñauterien pertsonaiekin kalejiraz Nabarreria plazatik, Santa Ana plazara joanen da. Ostean, besta Alegria de Iruñea D’Or oporretarako konplexuan izanen da.

Larunbatean hamaiketakoekin hasiko da eguna eta txokolate banaketa Nabarreria plazan. Bukatutakoan (11:30ak inguru) auzoko gazteenak puska biltzan abiatuko dira auzoko kaletatik barna. Goiz horretan Fitur (nazioarteko turismo azoka) Zabaldin izanen da eta ondoren bazkaria herrikoia Algaraka peñan izanen da (txartelak Auzoenean eta Zabaldin salgai).

Bazkaria eta gero, 18:00etan, “Alde Zaharra oporretarrako hiria” kalejira Carmen kaletik abiatuko da. Kalejira Elektrotxatungaren musikaz lagunduta ibiliko da. Hiru geldialdi eginen dira, Maravillas Gaztetxean, UNZU aterpetxean eta Santa Ana plazan. Geroago saltxitxak banatuko dira Jarauta kalean, 21:00etan. Ondoren emanaldi ezberdinak izanen dira auzoan zehar.

Igandeko goizak Iruinkokoa emanaldi berria ekarriko du. Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri eta Duguna taldeak antolaturiko Iruinkoko libertimendua Zaldiko Maldikotik abiatuko da goizeko 9:30etan eta auzoa zeharkatuko du lau asalduak izanda. Bukaerako emanaldia Santa Ana plazan burutuko da, 13:00etan.

Santa Ana plazan ere iñauteriko azken ekintza eginen da, aitzinean Mañuetako frontoian askaria izanen da larunbateko puska biltzan bildutakoarekin, 17:30etan. Zazpietan Zitala Nabarreriatik hartuko da eta kalejiraz eramanen da Santa Ana plazara. Bertan erreko da eta salda banatuko da.

Otsailak 23, Kauteroak

Urtero legez, iñauteriaren aurreko larunbatean, Alde Zaharrean Kauteroak ospatuko dira. Goizean Kauteroen jarraigoa San Lorenzo kaletik abiatuko da. Auzoko kaleetatik barna Santo Domingo azokara joanen da. Arratsaldean, 17:30etan, O Andramariren plazatik Kauteroen kalejira aterako da, eta Burgoen plazan Kauteroen senidetzea burutuko da 19:00etan. Caldereria kalean ekintzak izanen dira eta kontzertua Algaraka peñan.

Kauteroen arropak aurkituko dira Zabaldin eta Auzoenean, martxoaren 18tik 22ra.

ProgramaCarnavales_2019-comprimido definitivo