FRANZISKA GAZE AKTOREAREN IRAGAN ZATITUA BERRESKURATZEN DU PABLO MARTEK BILBAOARTEKO ERAKUSKETA BERRIAN

BilbaoArteko Urazurrutia Aretoa, erakusketa honek ateak zabalik izango ditu otsailaren 15etik martxoaren 15era

2018an egoile izandako Pablo Marte artistaren ‘Es el cristal. Ella’ erakusketa inauguratu du BilbaoArte Fundazioak. Erakustaldi hau urte honetako bederatzi erakusketen artean lehena da, aurreko abenduan beste sei proposamenekin batera aukeratua izan zelarik. Azken urtean zehar zentroaren lantegietan ekoiztua izan den proiektuaren emaitza Franziska Gaze aktorearen alegiazko biografia da, testu eta irudien bidez gauzatutakoa. Es el cristal. Ella’ erakusketak martxoaren 15era arte egongo da ikusgai BilbaoArteko Urazurrutia Aretoan.

Pablo Martek bekadun bezala garatzen duen proiektua gelditasuna, edo bizigabea, ikertzeko interes batean dauka hasiera. Era honetan, zorigaiztozko nerabetasun eta joera hermetikoko Franziska Gaze pertsonaia aurkitzen du, saio bakoitzean heriotza bizi duen aktorea. Dokumentu eta fikziozko lekukoen bidez Franziskaren aztarnak berreskuratzen ditu artistak.

Marterentzat erakusketa bateratzen eta laguntzen duen ideia hiru bizitzen gainezarpena da: erreala, imajinatua eta ez-hautemandakoa. Erakusten diren bideoak, argazkiak eta irudiak bizitza baten xehetasunei egiten die erreferentzia; hauek ez daukate helburuz osotasun bat kontatzea, errealitate batera hurbiltzea baizik. Emaitza kontaketa zatitu bat da, osotasunetik borondatez urrunduta.

Erakusketarekin argitaratu den katalogoak narratiba bat aurkezten du, zeinean, Pablo Martek, Franziska Gazen biografo posibletako bat bihurtzen den. Testua, naturaz lineala, erakusketaren jauzi eta hutsuneak dituzten irudi eta bideoen bildumarekin erkatzen da, bizitza baten irudi kristalizatu bat sortuz. Titulua, “Es el cristal. Ella”, (Kristala da. Hura), Marteren arabera, lantzen duen pertsonaiaren karreran zehar jasotakoLe Vitre (Kristala) ezizenan dauka jatorria, bere interpretazioetan garden bilakatzen delako, hauek gogoraezinak bihurtuz.

Natalia Vegas da, artista eta UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatean irakasle eta ikertzailea, Franziska antzezten duena. Pablo Marterentzat, erakusketa honek, esperimentazio laborategi bezala eta, filma baten sormena eta eleberri baten idazkeraren arteko elkarpuntu bezala, balio du.

Erakusketa ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era, 2019ko otsailaren 18tik martxoaren 15era arte. Doako sarrera.

PABLO MARTERI BURUZ

Pablo Marte (Cádiz, 1975) artista, idazle eta ikertzailea da. Bere lana irudien eta hizketaren ekoizpenaren esanahi prozesuen antolaketen –eta berrantolaketen- inguruan jarduten da, muntaiaren praktika sintomatiko, hedakor eta heterogeneo baten bidez.

Bere obra, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoa, Zinebi jaialdia (Bilbo), O cineclube (Santiago de Compostela), HANGAR Centro de Investigação Artística (Lisboa), Koldo Mitxelena (Donostia), Azkuna Zen troa (Bilbo), Tabakalera (Donostia), Kadist Art Foundation (París), CA2M (Mostoles, Madril), Artium (Gasteiz), BAD jaialdia (Bilbo), Arteleku (Donostia) edo BilbaoArte Fundazioan (Bilbo) erakutsia izan da.

Informazio gehiagorik



BilbaoArte Fundazioa

Prentsa eta komunikazioa

Alicia Prieto | 607 606 458 | prentsa@bilbaoarte.eus