NAFARROAKO ARRAZAKO ARDIAK, ERRONKARRITARRAK EDO ZARAITZUTARRAK IZENEZ ERE EZAGUTZEN DENA (BILAKAERA)

Arraza honetako animaliak Nafarroako ipar eta hego ekialdean bizi dira gehien bat. Bere ezaugarri nabarmenenak, zonalde menditsu eta euritsuan ongi moldatzen dela eta transhumantziara egokitzen dela. Hortik Erronkari – Zaraitzu bailaretatik Bardeen ingurura jaisten den zonaldean gaur egun aurkitu ahal izatea animali kopuru haundiena.

Haragi ekoizpeneko arraza dugu. Arkumeak “ternasco” bezala saltzen dira 22-26 kg. bizirik dituztela, 90 eguneko adinaren aurretik. Baita ere esne arkume bezala saltzen da, 14 kg. inguru dituztenean. Askotan Nafarroako Arkumea Izendapen Geografikoa Babestuak.

Abere-ustiategi familiarretan izaten dira, 500 buruko artaldeekin. Komunaletako bazka jan ohi dute. Lehen aipatu bezala, transhumantzian oinarritzen zen. Irailaren 18an artaldeak hegoalderantz eramaten ziren (Bardeetara, Iruñeako hegoaldera eta Erriberako beste puntu batzuetara) eremu alokatuetara. Ekainak 29 aldera berriro Auñamendi aldera igotzen ziren. Gehienetan oinez, astebeteko bidea zena. Gaur egun ibilbide hau gutxik egiten dute.

Erroldatutako animaliak 420.000 dira.