Ez du ematen greziarrek uste zutenik
artea desesperazioz emokatu beharra zegoela […]
Segur asko, ados egongo ziren
artearen zeregina bizia orekatzea dela,
nola eta, oro har,
biziak eratzeko asmorik ez duena eratuta:
norbanako izugarri baliotsu eta ederrak,
hutsalkeriarik batere gabeko momentuak.
Hona zer esan zuen margolari moderno batek:
“Barbaro batek bezala margotzen dut barbaroen aroan”.
Greziar batek honela erantzungo zuen:
Zure aroa barbaroa bada,
horixe da arrazoirik sendoena eta posibleena
barbaro baten gisa ez margotzeko.