ESPAZIO ONIRIKO ETA ARRARO BIHURTZEN DA URAZURRUTIA ARETOA BILBAOARTEKO ERAKUSKETA BERRIAN

Marrazki eta eskultura erakusketa honen ateak martxoaren 25etik apirilaren 17ra izango ditu zabalik BilbaoArtek

(Bilbon, 2019ko martxoaren 22an). 2018an zentroan bekadun izandako Álvaro Albaladejo eta Cristina Ramírezen ‘El pozo y la pirámide’ erakusketa inauguratuko du BilbaoArtek. Fundazioaren lantegietan ekoiztuta eta beste sei proposamenen batera aurreko abenduan aukeratuta, Urazurrutia Aretoan izango den lehen erakusketa bikoitza izateagatik bereizten da. Marrazketa, eskultura eta instalazioaren bidez, espazio oniriko eta arraro bihurtzen da aretoa, izu kosmikoan inspiratutako paisaiak eta asaldura mentalak sortzen dituzten irudiak iradokitzen dituzten lanen bidez. ‘El pozo y la pirámide’ apirilaren 17ra arte egongo da ikusgai.

‘El pozo y la pirámide’ Cristina Ramírez eta Álvaro Albaladejok BilbaoArte Fundazioan egoile bezala egindako lanen aukeraketa biltzen du. Erakusketa, Urazurrutia Aretoan aurkeztu dena eta Javier Sánchez Martínez izan duena komisario, bi proposamen ezberdinen arteko elkarrizketa bat bezala antolatzen da, hondoan izua eta haluzinazioa partekatzen dutelarik.

Izu kosmikoaren espekulazioekin lerro-lerro lan egin du Cristina Ramírezek azken urteetan, H.P. Lovecraft-ek inauguratutako genero literarioa. “Genero honen ezaugarri nagusiena gizakiarentzat guztiz ulertezin eta axolagabea den mundu baten existentzia suposatzea da. Mundu hori gure munduaren barruan kokatzean oinarritzen da Lovecraften paradoxa”. Hori dela eta, Ramirezen lanetan bizi diren izakiak indar ia abstraktuak dira, «zerutik jauzi zen kolorea» bezala edo «denbora baino harantzago dagoen itzala».

Literaturak hurbiltzen duen moduan, pertsonaia eta bilben bidez, hurbildu ordean, gizakia ezabatzen du ekuazioatik Cristinak eta paisaia eta arkitektura dramatizatzen ditu. Komikia eta ilustrazioatik edaten duen lengoaia batekin, artistak giro eta gertaeren bidez indar ezezagun hauek gauzak eraldaketa bortitzetara nola oinperatzen dituzten azaltzen du.

Ikuspegia bere mugetara jaurtitzeko, gailuak sartzen ditu eskulturetan Álvaro Albaladejok kontzientzia-egoera asaldatuen moduko esperientziak eragiteko helburuarekin. Bere lanek martxan ipintzen dituzten haluzinazio-teknologien artean amarrua, animazioa eta errepikapena daude. Era berean, itxura eta materialen ohiz kanpoko efektuez baliatzen da. Albaladejok experientzia pertzeptiboa asaldatzeko kiribilak, espazio negatiboak edo azalera irisatuak erabiltzen ditu.

Erakusketa honetarako haluzinazioaren isurialde geometrikoan sakontzen duen lan sail bat egin du Alvarok. Triangelua, piramidea eta obeliskoaren bidez, itxura hauek eragiten dituzten tentsioak eta gatazka bisual eta espazialak esploratzen ditu, ikaztutako zuran begiak forma eta hondoaren arteko mugak aurkitzera desafiatuz edo margo termokromikoaren tenperaturaren arabera kolorea aldatuz.

Erakusketa ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era, martxoaren 25etik apirilaren 17ra arte. Doako sarrera.

ARTISTEI BURUZ

Álvaro Albaladejo (Granada, 1983) Granadan bizi eta bertan lan egiten duen eskultorea da. Arte Ederretan lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean,Munichgo Akademie der Bildenden Künstean egonaldi bat burutuz. Bere azken bakarkako erakusketen artean hauek dira azpimarragarrienak: FACBA proiektuaren barruan Zaida aretoan aurkeztutako El fin del universo (2018); Vueltas y penumbras (2017) PTS aretoa eta Granadako Aldundiaren Palacio de los Condes de Gabian aurkeztutako Elojo y el vértice (2016).

Cristina Ramirezek (Toledo, 1981) Artearen Historia (Madrilgo Unibertsitate Conplutentsea) eta Arte Ederretako (Granadako Unibertsitatea) ikasketak burutu ditu. DKV-Makma marrazketa saria jasotzen du, Conplutentse Fundazioaren Joven sariarekin batera eta Iniciarte programako produkzio laguntzetan hautatua da. Eslovenia (BB-Art Colony) edo Italiako (Casa Falconieri) arte egoitzetan parte hartu du eta bere lana bakarka edo taldeka Madril, Valentzia edo Granadako aretoetan erakutsia izan da.

Informaziogehiago

B ilbaoArte Fundazioa

Prentsa eta komunikazioa

Alicia Prieto | 607 606 458 | prentsa@bilbaoarte.eus