TABAKOA

Tabakoa osasun publikoaren arazo garrantzitsu bat da. Nafarroako biztanleriako %19,4k egunero erretzen du (gizonen %24,4 eta emakumeen %14,6). Bestaldetik osasun arazo larriak sortzen ditu, eta ondorioz, gastu handiak eragiten ditu.

Tabakoa hainbat gaixotasunen eragilea da, osasunarekiko arrisku faktore nagusia bihurtuz. Hilkortasun goiztiarren kausa nagusia da.

TABAKOAREN ONDORIOAK.

Koronarioetako gaixotasuna.

Garuneko istripu baskularra.

Hanketako arterien gaixotasuna.

Sabeleko aortaren aneurisma.

Minbizia:

  • Biriketakoa.

  • Maskurikoa.

  • Ahokoa.

  • Ezpainetakoa.

  • Eztarrikoa.

  • Mingainekoa.

  • Urdailekoa.

  • Hestegorrikoa.

  • Pankreakoa.

  • Giltzurrunekoa.

  • Heste lodikoa.

  • Umetoki-lepokoa.

  • Gibelekoa.

  • Bularrekoa.

  • Obulutegikoa.

  • Azalekoa.

  • Leuzemia.

Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa.

Azala lehortzen da, zimurrak agertzen dira eta ilea lehortzen da.

MITOAK.

● “Erretzea gustuko dut”: Nikotinak menpekotasuna eragiten du. Ez da erretzen gustatzen zaigulako baizik eta nikotinarekiko menpekotasuna dagoelako.

● “Tabakoak lasaitzen nau” : Menpekotasuna dagoenez nikotina hartu arte

urduri gaude, nikotina hartzean lasaitzen gara.

● “Erretzeari uzteak ez dit onurarik ematen”: Onura asko eta berehalakoak

daude tabakoa uztean. Beherago azalduko ditut.

● “Ez daukat borondaterik erretzeari uzteko”: Lehen urratsa asmoa izan behar da eta gero motibazio indartsu bat bilatu. Gogoak badaude eta motibazio garrantzitsu bat badago, batean edo bestean uztea lortuko da.

● “Botikak ez dira eraginkorrak”: Botiken eraginkortasuna %35-%40an dago.

TABAKOA UZTEAREN ONURAK.

Osasun arloan:

Epe motzean:

Lehenengo 20 minutotan arterietako tentsioa eta bihotz taupadak normaltzen dira.

Lehenengo 4 ordutan karbono monoxidoa normaltzen da.

Lehengo 8 ordutan nikotina maila erdira gutxitzen da.

Lehengo bi egunetan dastamena eta usaina hobetzen dira.

Lehengo astean ez da nikotinarik gelditzen gorputzean, menpekotasun fisikoa desagertzen da.

9 hilabetetan eztula, marranta eta biriketako bolumena hobetzen da.

Epe luzean:

5 urte buruan: Bihotzeko infartua edukitzeko arriskua erdira gutxitzen da.

10 urte buruan: Bihotzeko infartua edukitzeko arriskua ez erretzaileen arriskuarekin berdintzen da eta biriketako minbizia edukitzeko arriskua erdira gutxitzen da.

Beste onura batzuk:

Dirua aurrezten da.

Hatsa desagertzen da.

Hortz, hatz eta azkazalen kolore horia desagertzen da.

Zaporeak eta usaina hobetzean, janariak gusturago jaten dira.

Presta zaitez erretzeari uzteko:

1. Pentsa ezazu zergatik erretzen duzun zigarro bat pizten duzunean: gozamena, erlaxatzeko…

2. Erretzeari uzteko dituzun arrazoiak zerrenda batean ipini itzazu eta beti eskuragarri izan ezazu.

3. Hasieran saia zaitez erretzea gogoratzen dizuten egoerak ekiditen.

4. Aukera ezazu egun bat uzteko eta egutegian azpimarra ezazu.

5. Jakinarazi iezaiezu zure inguruko pertsonei.

6. Aurrera zaitez tabakoa erretzea eragingo dizuten egoera guztiei eta alternatiba bat bilatu ezazu.

7. Tabakoa eta horrekin erlazionatuta dagoen guztia zaborrontzira bota ezazu.

Zer egin abstinentziaren sintomak agertzen badira?

Lehenengo hiru asteetan ager daitezke errazago.

Gogo handia baduzu erretzeko: erlaxatu zaitez, ura edo zuku naturalak edan itzazu, azukrerik gabeko txikleak murtxika itzazu. Gogo hau berehalakoa da eta azkar desagertzen da, egiten ari zarena utzi ezazu eta jardueraz aldatu ezazu.

Jateko gogo handia baduzu: kontuz gozoekin eta kaloria askoko janariekin.

Urduri bazaude: erlaxatu zaitez, ariketa fisiko arina egin ezazu, infusioak edan ditzakezu.

Nekatuta bazaude: Ordu gehiago lo egin ezazu eta atsedena har ezazu.

Idorreria baduzu: zuntza gehiago jan ezazu, ura eta zukuak edan itzazu, ariketa fisikoa egin ezazu.

EUTSI GOIARI!

ANIMA ZAITEZ ERRETZEARI UZTEN!

OEENafarroa.

Mikel Moreno Baquedano. Familia medikua.