Arrolako jentilla. Zerain’go Arrola’ko jentilla Arabara jun omen zan gari-billa. Idinarru bat gari bizkarrean zuala zetorrela, bere alabea topatu omen zuan aurrez-aurre. Bostaitzetan. Zerain da Zegamaren mugan.
-“Atseden egizu ude eran artean”, esan omen zion alabeak.
-“Jakin izan bañin atsedetea zer zan, beste ainbeste gari ekarriko niñan”.
Buran zeukan erradatik eskiñi omen zion ude alabeak eta errabaldie udarekin irintxi omen zuan aitak.
-“Nun degu baldie?” galdetzen du alabeak.
-“Samar bat irintxi ote dian iruditu xatan”.