Norbait begiratzen ari garenean, agian ez gara konturatzen berak ere gu ikusten gaituela, edo gu ere beste norbaiten begiradapean egon gaitezkeela.
Nork ikusten du zer edo zerk ikusten du nor? Zein garrantzitsua den kanpokoa eta ingurukoa begiratzea eta ikustea, eta ez bakarrik geure barnekoa.
Begiratzen duten begiek ikusten ote dute beti?
Begiratzen dugunean ikusi nahi duguna ikusten ote dugu?
Zenbat begi, hainbat begirada!