Bigarren atalburua: BIBEROIEN GARAPENA AZTERTZEN

 

2013. urtean arkeologo-talde batek,duela 2.400 urte terrakotaz egindako biberoi bat aurkitu zuen Italian. Biberoiak xerri itxura zuen eta dirudienez Mesapia-ko biztanleek erabilitakoa zen. Mesapiako biztanleak erromatarrek konkistatu ondoren desagertu ziren.

 

Erromatar eta greziar hilobietan ere, zeramikazko biberioak agertu dira.

Erdi Aroan eta Errenazimenduan zehar, haurrak edoskitzeko erabiltzen ziren tresnak buztinez edo behi adarrekin egiten ziren, ahoan sartzen zuten zatian larruz egindako muturrak zituztelarik.

Beraz, esan genezake betidanik erabili izan direla umeak edoskitzeko tresnak baina “BIBEROI” hitzarekin XIV. mendetik aurrera erabiltzen hasi zen, latineko bibere hitzetik mailegatua.

XVI. mendetik XVIII. mendera bitarte biberoiak egiteko material desberdinak erabiltzen zituzten: eztainua, beira, behi ugatza, zeramika, zura, belakia, portzelana edo zilarra (azken hau higienikoagoa zen oxidatzerakoan zilar koloidala askatzen zuelako eta hau germizida natural bat zelako).

Horrela, urteak aurrera, industria-iraultzak biberoiak egiteko moduan aldaketa nabarmena ekarri zuen. Izan ere, ordura arte artisau eran lantzen baitziren, eskuz eginez, eta hortik aurrera, biberoien ekoizpena masan egiten hasi ziren. Biberoiak garbitzea errazago zelarik, alde batetik kristalezko gorputza eta bestetik kautxozko tetina baitzuten.

Geroago, XIX. mende bukaeran kristal epela (borosilikato-beira) aurkitu zuten eta biberoien fabrikazioan erabiltzen hasi ziren. Honek, esterilizazio-tenperatura altuak jasaten zituela baieztatu zuten eta 1915ean biberoiak egiteko PYREX-a erabiltzen hasi ziren.

XX. mendeko 60. hamarkadan “beroarekiko erresistentziadun plastikoa” erabiltzen hasi ziren biberoien fabrikazioan. Horrela, amaren titiaren antzekoa den gomazko tetina elastikoak sortu zituzten, hauek latex-koak ziren eta zuhaitzetako kautxu naturala erabiliz lortzen ziren.

1980. urtean merkatuan silikonazko tetinak agertu ziren. Hauek ere latex-ko produktu sintetikoak baina gardenak eta zapore gutxiagorekin, gainera, erreakzio alergikoak eragiteko arrisku gutxiago zuten. Hala ere, dena ez ziren abantailak, silikonazko tetinak hozkadekin errazago apurtzen zirelako eta malgutasun gutxiago zutelako.

2011. urtean, polikarbonatoa daramaten plastikoek Bisfenol-A substantzia isurtzen dutela eta hau osasunerako kaltegarria dela aurkitu zuten. Horregatik, Europar Batasunak polikarbonato plaztikoz egindako biberoien salmenta debekatu zuen.

Gaur egun teknologian eta ikerkuntzan eman diren aurrerapenei esker material desberdinez landutako biberoiak aurkitu ditzakegu merkatuan. Guztiak segurtasun-araudiak betetzera behartuak daudelarik eta elementu toxikorik gabekoak.

Horrela, erabiltzen duten materialari erreparatuz eskuratu ditzakegun biberoi-ontzi motak honakoak dira:

– Polipropileno plastikoa erabiltzen dutenak.
– Beirazko termo hauskaitza.
– Herdoilgaitza den altzairuzkoa.

Ontziek tamaina eta forma desberdina izan dezakete: zilindrikoa triangelu-formakoa, zabala, angeluarra/antierrefluxua, koliko aurkakoa edo ergonomikoa.

 

Amaitzeko, aipatu beharra dago tetinak oraindik ere silikonazkoak edo latex-koak izan daitezkeela eta forma desberdina izan dezaketela. Hiru forma mota ezagutzen dira, anatomikoak, biribilduak eta fisiologikoak. Gainera, zulo desberdinekin hornituta daude, umearen adinaren eta ezaugarrien arabera fluxu desberdina ixurtzen dutelarik.