BIDAIARIEI BURUZKO IKASTAROA

Datorren uztailean ikastaroa prestatzen ari gara bidaiariak eta bidaiariei buruz UEUko Literatura Sailaren babespean Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan. Aukera ederra Kontxan freskatzeko, San Telmo museoa bisitatzeko, Alde Zaharrean zehar ibiltzeko, Acuarium berria ezagutzeko, Txillida-leku… Komeni da lotarako egoitza nahiko aldez aurretik lotzea, uztailaren kehen egun horietan bereziki; badira: aterpetxea (La Sirena, Ondarretan), kanpina, erlijiosoen egoitzak, EHUren ikasle egoitza (Agud), etab.

Animo: ikastaro duin eta dotorea! Hona aurkezpen xehea:

Bidaiatzea gero eta ohikoagoa da gure artean, eta kontakizun mota horrek ere bere txokotxoa eskatzen du literatur kritikan gurean ere. Asmoa da gaur egun bidaien inguruan gaurkotasuna duten zenbait ikuspegiri zabalkundea ematea, Luis Villasante ikergune ederrean.

Gaia: bidaia-literaturaren ikuspegiak. Proposatu nahiko litzateke aztertzeke dauden euskal bidaia-kontakizunak jorratzeko modu bat. Sarrera gisa bi hitz: bidaia-kontakizuna aztertzeari ekitea interesgarria iruditzen zaigu, oraingo kritikari erreparatuta.

Metodologia

Formatoari dagokionez, hitzaldiak izango dira, tailerra talde-lanean aritzeko, eta bigarren eguneko mahai-ingurua.

Nori zuzendua

Ikertzaileak bidaia-literatura eta zenbait azterbide ezagutu gurakoak. Unibertsitate-ikasleak, filologiarekin lotuak edota giza eta gizarte-zientzien ingurukoak; literaturzaleak; interes zabala dutenak bidaiari buruz, eta Euskal Herriko iruditeriari buruz.

http://www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroa/1335/Bidaiak%2Beta%2BBidaiariak%2Bliteraturan.