ANAÏS BOUDOT ETA BORJA GÓMEZEN ‘HABITAR LAS ROSAS Y OTRAS COSAS’ BILBAOARTEKO ERAKUSKETAREN AURKEZPENA

(Bilbon, 2019ko ekainaren 6an).BilbaoArte Fundazioko Zuzendaria den Juan Zapaterrek eta 2018an BilbaoArten bekadun izandako artistak, Anaïs Boudot eta Borja Gómez, ‘Habitar las rosas y otras cosas’ erakusketa aurkeztu dute.Zentroak ekoiztu duen erakustaldi honetan, margolan eta marrazkiak natura argazkiak zuri-beltzean batera ikusi ahal izan ditugu, testu poetikoz betetako katalogo batekin batera. Erakusketa ekainaren 7an 19:30ean inauguratu da eta uztailaren 5era arte egongo da irekita Urazurrutia Aretoan.

Anaïs Boudoten lana naturaren argazkilaritza arloan kokatzen da, analogikoan eta zuri-beltzean lantzen duena. Bere irudietan nola mugimendu izozten duen eta irudikatzen dituen azalera organikoak nabarmentzen dira. Borja Gómez Díezek begia eta eskuaren muturrean lantzen dituen pintura eta marrazkiak erakutsiko ditu. Kolorea, keinua eta pinturaren materialtasunaren bitartez azkenean bere margolanak osatzen dituzten itxurak eta elementuak agertzen dira.

Argibide gehiagorik:

BilbaoArte Fundazioa
Prentsa eta komunikazioa

Alicia Prieto
607606458

prentsabilbaoarte@gmail.com