MUTRIKU

Zarrak esaten dute, bein bi mutill liorrea urten da geo bekokixen begi bakarra zuan artzaiñ bat topau zoela, ta berakin kueba juntziela.

Sartu zienien, Artzaiñak arlenduzko atie itxi eintzoala.

Gero su eiñ da mutil bat artu ta anka bat bere anka kin eldu, ta urratu eta erdibi azpian artu ta bestetik eskuaeintzoala. Eta geo alderdi bat kakun ipiñi zoala, ta beste alderdixe burduntzin erre ta jan zoala.

Beste mutillari jateko eskiñi ziola; baña ez jan ark.

Artzaña lota zanean, mutil oi atea erekitzea jun zala; ta ereki eziñ zoanean, burduntzia artzañai sartu ziola.

Artzaña esnatu zala; baña ezin billau mutilla, ango ardinarru artin sartuta zeun da.

Artzañak bere anka bixen erditik bota zittula ardi ta ardinarru danak kanpora, ta baita mutillare ardia zalako, ardinarrua lepun zuan da.

Artzañak geo uluak eitten zittuala, mutillik topau ezta.