Bilboko Udalaren arte zentroak horizonte berri bat ireki du ekoizpen literarioan‘Guía para el Arte del Siglo XXI’-rekin
(Bilbon, 2019ko ekainaren 13an).Francisco Javier San Martín historialari, arte-kritikaria eta erakusketa-komisarioak idatzitako eta BilbaoArtek berak editatutako «Guía para el arte del siglo XXI» liburua aurkeztu du Fundazioak. Argitarapen hau EHUko katedratikoak 2017an egindako mintegian emandako klase magistralen bilduma da. Autorearen arabera, liburuak gaur eguneko artearen aniztasun eta zailtasunean gidatzeko tresna bat proposatzen du irakurlearentzako.
‘Guía para el Arte del Siglo XXI’2017ko lehenengo hilabeteetan BilbaoArten izandako mintegiaren hitzaldien bilduma da. Aukeratutako testu eta irudiak azken 20 urteetan gehien igaro diren ibilbideak marrazten saiatzen dira.Liburu honen gorputz zentrala osatzen duten seiren arteko kapitulu bakoitzean garukotasunaren gertaeretara hurbilen diren artisten lanak, artxibo eta dokumentuan ardaztutako korronteak, protokolo berrienpean performancearen indartzea, hiztegi minimalistaren irautea, objektuekin post-produkzio praktikak eta ready made-ak eta artearen tradizio modernoetan ardaztutako arte-operazioak aztertzen dira.
Gaur egungo arte-sistemari buruzko epilogo modura, museo eta galerien papera, feria eta bienalen papera, globalizazioaren indarrak eta identitate lokala, merkatua edo erakusketa-komisariatuaren papera aztertzen dira.
Izenburuak azpimarratzen duen moduan, gidaliburu bat da bakarrik, orientazio-testu bat, artefaktu hain konplexuan bilakatu den arte garaikideanirakurlea bideratzeko eskuliburu bat, ismoen makuluak eta joerak lanak sailkapen-apal erosoetan jartzen usten ez dizkietenean historialariei. Gertatzen ari denaren gida bat da, gertakizunen jarioan bertan idatzita eta, hortaz, ez sistematikoa ez zehatza, partziala, behin-behinekoaeta subjektiboa baizik. Oraindik zehazki ez dakigun sakontasuna eta ondorioak izango duten aukeratutako lan talde batean oinarrituta dago, baina munduan mundu berriak sortzeko gai izan direnak.
EGILEARI BURUZ
Francisco Javier San Martín (Donostia, 1954) historialari, arte-kritikaria eta erakusketa-komisarioa da. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean Arte Historiaren Teoriako irakaslea da. Saiakerak, katalogo-testuak eta arte garaikideari buruzko liburu ugari argitaratu ditu. Hauen artean, artea eta argazkilaritzaren erlazioa, italiar futurismoa, Marcel Duchamp, Piero Manzoni, Salvador Dalí, Jorge Oteiza edo Santiago Sierrari eskainitakoak nabarmentzen dira.
Informaziogehiago
BilbaoArte Fundazioa
Prentsa eta komunikazioa
Alicia Prieto | 607 606 458 | prentsa@bilbaoarte.eus
You must be logged in to post a comment.