Wire
‘154’ izenburuak ordura arte taldeak egin zuen kontzertu-kopurua adierazten du. Artistak eta kontzeptuzaleak dira Wire taldeko musikariak. Izan ere, 13 abestien indarra eutsi ezinezkoa da, lehenengo “Jakin behar nuen”-etik hasi eta bukaerako “40 bertsio”-era arte, bai musikari dagokionez, bai letrei dagokienez. Abesti bakoitzak interpretazio bisuala merezi zuelakoan, artista banari abestion letrak eta musika abiapuntutzat hartuta artlan bat gauzatzea eskatu genion. Hona hemen eskaera horren emaitza. Baita letren itzulpenak euskaraz.