BANATZAILE INDEPENDENTEEI OMENALDIA EGITEN DIO BILBAOARTEK ‘BEGIRADA HETERODOXOAK, KONTAKIZUN APARTAK’ FILMA ZIKLOAREKIN

BilbaoArtek11 filma indie proiekatuko ditu bere Art House Zinemanuztailetik urrira bitartean

(Bilbon, 2019ko uztailaren 3an).Uztailaren 4tik urriaren 3ra 11 filma osatzen dituzten ziklo berri bat izango duBilbaoArteko Art House Zinemak, Begirada heterodoxoak, kontakizun apartak’titulupean. Filmak ostegunero proiektatuko dira ─eta zenbaitetan asteazkenetan ere─, Hu Bo zuzendari gaztearen lehen eta azken filmarekin hasiz,“An elephant sitting still” (2018), etaJindřich Polák txekiarraren “Ikarie XB 1” (1963) filmarekin amaituz. Proiekzioak jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin izango dira eta sarrera librea izango dute.

PROIEKZIOEN PROGRAMA: uztailak 4osteguna,17:00: An Elephant Sitting Still, Hu Bo (2018, 234′, Txina); uztailak10 asteazkenaetauztailak 11osteguna, 17:30: National Gallery, Frederick Wiseman (2014, 180’, EE.BB.); uztailak 17asteazkenaeta uztailak 18osteguna, 19:00: El molino y la cruz, Lech Majewski (2011, 92’, Polonia/Suedia);abuztuak 1osteguna, 19:00:Sayat Nova, Sergei Parajanov (1969, 79’, Armenia); abuztuak 8osteguna, 19:00:Mysterious object at noon, Apichatpong Weerasethakul (2000, 83′, Thailandia); abuztuak 21 asteazkenaeta abuztuak 22osteguna, 19:00:Black Coal, Diao Yinan (2014, 106’, Txina); abuztuak 29osteguna, 18:00:Qué difícil es ser un dios, Aleksei German (2013, 170′, Errusia); irailak 5osteguna, 19:00:Grandeza y decadencia de un pequeño comercio de cine, Jean-Luc Godard (1986, 92’, Frantzia/Suitza);irailak 11asteazkenaeta irailak 12osteguna, 18:00:Érase una vez en Anatolia, Nuri Bilge Ceylan (2011, 158’, Turkia);irailak 26osteguna, 19:00:The Neon Demon, Nicolas Winding Refn (2016, 117’, Frantzia); urriak 3osteguna, 19:00:Ikarie XB 1, Jindřich Polák (Txekiar Errepublika, 88′, 1963).

BEGIRADA HETERODOXOAK, KONTAKIZUN APARTAK’

Gaur eguneko gizarte frankiziatu, globalizatu, eta honen ondorioz, uniformatuan, korronte menderatzailea onartzen ez dutenek ikusezinak izatera kondenatuta daude. Ikusten ez dena ez da ezagutzen, eta ezagutzen ez denari buruz ezin daiteke hitz egin edo jardun.

Izan ere, ezezaguna ez da existitzen subjektuarentzat. Hori, arte zinematografikoan higuinerarte etengabe errepikatu da. Mundu erdiko karteldegiak berdina eta aldi berean programatzen dute. Hiriek identitatea galtzen dute propagandakadaka eta horien ikusen tzunezko programazioak inoiz baino huts eta monopolizatuagoak daude.

Zinema handiek, mila eserlekuko aforoa baino handiagokoak, ehun besaulki baino gutxiagoko areto familiarreko multizineei bidea eman zitzaienean pentsatu zen eskaintza zinematografikoa esponentzialki igoko zela. Ezta gehiagorik ere. Zenbat eta sala gehiago, orduan eta lan gutxiago. Arrakastaren diktadura ezarri da, publizitarioaren kontsumoa, mainstreamak zabaldutako testu eskas, gida erraz, komertzial eta, dibertigarriak?

Uda honetan, Art House Zinemako programazioak banatzaile independenteei, hauen bultzadari esker izango ez balitz, gozatzera helduko ez ginen zinema zabaltzaileei omenaldia egingo diegu. Gustu berezia lantzen duen sailkapenik gabeko obra eta autore aukeraketaren aurrean gaude. Beraz, BilbaoArte Fundazioak 2019ko udan Hu Bo, Jindrich Polák, Nuri Bilge Ceylan, Jean Luc Godard, Lech Majewski, Apichatpong Weerasethakul, Nicolas Winding Refn, Serguei Paradjanov, Diao Yinan, Frederick Wiseman edo Aleksei German bezalako zinegile paregabeak, haien aparteko lanen bitartez, ezagu tzeko proposamena egiten du. Proposamen hau guztiz pertsonala eta batere konben tzionala da.

Kanona desafiatzen duten sortzaileen zinema heterodoxoa, gutxietsiak izatera beldurrik ez duten artistak, haien lanak ez baitu ezagutzen kontzesiorik, eta ez du onartzen planteamenduaren gutxiagotzerik. Zine arin edo erraz bat proposatu beharrean, trinkotasun handiko pelikulei aurre egingo diegu, ondo- ondotik. Ezin izango da egongela indiferentzia moduan utzi. Zinemak erre egiten du. Zinema eztabaidagarri eta liluragarria. Uda bizi eta iradokitzaile baterako zinema. Konformatzen ez direnentzako egitarau bat.

Informazio gehiago

BilbaoArte Fundazioa

Prentsa eta komunikazioa

Alicia Prieto | 607 606 458 | prentsa@bilbaoarte.eus