20 URTEKO ATZERA BEGIRAKO ERAKUSKETA INAUGURATU DU BILBAOARTEK EUSKAL HERRIAN EGINDAKO MARGOLANEKIN ‘BEGIRA’ IZENBURUPEAN

Bilboko Udalaren ekoizpen artistikorako zentroak euskal testuinguruan garatu ziren 20 artisten lanak aurkezten ditu uda honetan.

Uda honetan BilbaoArteko Urazurrutia Aretoak ‘Begira’ erakusketa hartuko du, Fundazioaren bildumatik aukeratutako pintura lanen talde erakusketa bat. Honetan, azken 20 urteetan ekoizpen zentroan egoiliarrak izan diren 20 artisten margolanen aukeraketa bat ikusi ahal izango da. ‘Begira’ Urazurrutia Aretoan ikusi ahal izango da abuztuaren 22ra arte.

Begira’ erakundeko bilduma piktorikoaren lehenengo atzera begirako erakusketa da, non berreskuratu eta balorean jarri dira Fundazioaren ibilbidea, euskal pinturaren papera tokiko eta atzerriko eremuetan, euskal testuinguruaren estilo aldakortasuna, edo sortzen ari diren artistei laguntza ematea, besteak beste.

Aukeratutako artelanen dibertsitate estilistikoak, pintura genero bezala azkenengo bi hamarkadetan hartu ahal izan dituen isurialdiak adierazten ditu. Jadanik ezin dugu abstrakzio edo figurazioz hitz egin modu akademiko tradizionalean, baina bai pinturaren limiteen gainditze eta etengabeko eztabaidatzeaz, eta beste ezagutza arloren metodologien inklusioaz, hala nola, zientzia, teknologia, filosofia eta fisikakoena, edo beste adierazpen artistikoena, argazkigintza, zinema edo bitarteko berriak era orokorrean.

Artelanek euskal inguruan oso sustraitutako gaiei buruz hasten dira, baina tresnak, teknikak, eta diskurtsoak gaur egungo bilaketa eta tendentziekin era orokorrean lotzen dira ere. Beraz, ‘Begira’ begiraden aniztasunetatik apustu egiten duen erakusketa bezala uler daiteke, ez soilik euskal artista garaikideen begiradetatik, baizik eta pintura genero bezala daukan konplexutasunagatik, eta bere biziraupena antzinatik izandako heriotza-mehatxuaren aurre.

Erakusketa honetan parte hartzen duten artistak hurrengoak dira: Abigail Lazkoz, Alain Urrutia, Alberto Albor, Fermín Moreno, Fernando Villena, Gala Knörr, Ianire Sagasti, Ignacio Goitia, Ismael Iglesias, Jorge Rubio, Juana García-Pozuelo, Judas Arrieta, Kepa Garraza, Leticia Gaspar, Lourdes de la Villa, Txaro Arrazola, Taxio Ardanaz, Aitor Lajarin, Mikeldi Pérez eta Iker Serrano.

Erakusketa hau Bilboko Udalaren ekoizpen artistikorako zentroaren erakusketa aretoan egongo da ikusgai astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era abuztuaren 22ra arte, doako sarrerarekin.

Informazio gehiago



BilbaoArte Fundazioa

Prentsa eta komunikazioa

Alicia Prieto | 607 606 458 | prentsa@bilbaoarte.eus