ANTIBIOTIKOAK

Duela hainbat urte Europako Parlamentuan eta Europako beste batzordeetan antibiotikoak gehiegi erabiltzeagatik sortzen ari den arazoei eta sor litezkeenei buruz aztertzen aritu dira.

Antibiotiko behar ez den gaixotasunetan edo/eta behar ez den antibiotiko mota erabiltzen denetan badago arriskua , eragina ez egiteko benetan behar ditugunean.

Ikusita antibiotikoei erresistentzia igotzen ari dela orokorki, estrategia bat landu eta garatzen ari da hori guztiari aurre egiteko

Baina antibiotikoak ere erabiltzen dira animalien zenbait gaixotasunaren aurka eta estrategia hori batera eraman behar bai gizakiak eta bai animaliak sendatzeko zenbait protokoloak ezartzen.

Azkenik animaliei ematen zaizkien antibiotikoek eragina baitute guregan ere, osasun bat eta bakarra esaldiarekin laburbiltzen da erresistentziak bai albaitaritzan eta bai osasungintzan jeisteko lan egiteko ildoa.

Animalien osasuna eta gizakien osasuna loturik daude ekosistema berberan bizi garelako.

Urteroko 25000 hildako eta 1500 milloi euro galera sortzen du arazo honek datu estatitistiko batzuek azaltzen dutenaren arabera.

Maiz antibiotikoa ez da tratamendurik onena, bakterioak eragindako infekzioak tratatzeko bakarrik erabili behar baitira.

Ez dute balio griperako edo katarroetarako, ez eta arnas aparatuen infekzioentzako, pertsona osasuntsuengan.

Espainiar estatuan eta baita Nafarroan ere eratu egin dira batzorde batzuk lehen arretako sendagile eta pediatrekin, lehen arretako zuzendaritzako ordezkariarekin, osaun publiko instituko ordezkariarekin, mikrobiologoekin, lehen arretako botikarioekin, etab., protokolo batzuk aurrera eramateko, kontutan izanda lehen arretako kontsultetan egiten dela antibiotikoen aginduen %90a.

Azken urte hauetan antibiotiko berrien ikerketan ez denez aurreratu, ditugunak gorde behar dugu eta behar dugu haien eragin maila mantentzea bai guretzat bai eta hurrengo belaunaldietako gizakientzat.

Badaude antibiotikoak oinarrizko eta beharrezko eta eraginkorrak jarraitu direla izaten, penizilina , amoxizilina , fosfomizina…

 

Denon artean lortuko dugu etorkizunerako antibiotikoen eraginkortasuna babestea eta galdu direnena berreskuratzea.

Maria Luisa Barandiaran Bengoetxea

Sendagilea.

OEE Nafarroa.