Joseba Aurkenerena Barandiaren
Euskara da gure arbasoak euskaldun bilakatu zituena, eta gu ere euskaldun egiten gaituena. Lehenagokoa da euskara euskalduna baino. Euskarak atxikitzen ditu bere baitan euskaldunen gogoetak, nahiak, penak eta desirak. Euskarak moldatzen gaitu une oroz. Animismoa urrun samarra dugun une hauetan, euskara da gure oroitzapen zaharren bermea. Eta gure izate berezi horrek iraunen du euskarak diraueino. Luzaz izan bedi!
http://booktegi.eus/liburua/159/iragana-ere-gaur-da-joseba-aurkenerena-barandiaren