VIRGINIA SANTOS ITOIZ

KONTRAMAPA

Kartografia, pintura eta ehuna

Auritzek Bunkerren ibilbidea berriz asmatu du Landarte 2019an

Landarte, Nafarroako Gobernuaren arte eta landatasun programa, Auritzera iritsi da hirugarren edizioan Teresa Sabaté eta Virginia Santos artista plastikoekin. Bi sortzaileek proposatzen duten proiektuan, bunkerren berreskuratze arkitektonikorako lanak markatutako ibilbideak erabili dira, bide horien inguruan beste begirada bat planteatzearren. Begirada berri horrekin, memoriaren inguruko hausnarketa egin eta gerrarako eta mugarako pentsatutako egitura horiek bide ireki bilakatu nahi dira, herriko biztanle bakoitzak bere esperientziaren berri emateko.

Auritzeko Bunkerren ibilbideak Espainiako Gerra Zibilean bertan planeatutako lerro gotortua eraikitzeko eta garatzeko aztarnak erakusten dizkigu. “P lerroa” izenekoa defendatzeko barrera bat zen, Mediterraneo itsasotik Kantauriraino zihoana, eta milaka bunker eraiki ziren diktaduran zehar. Auritzen 3 ibilbide markatu dira, eta horietan 35 bunker daude; horietatik 5 berreskuratu dira.

Bunkerren eta herriaren plano errealean oinarrituta, sortzaileek kontramapa bat egin dute, tailerretan parte hartzen duten pertsona guztiek beren ibilbideak sortzeko, josketa, marrazkia, collagea, argazkigintza, pintura edo testuak bezalako hizkuntza ezberdinekin. Bertako artistek ere parte hartuaz ateratzen den pieza herrian geratu da denen arteko esperientzia bezala.

Tailerretan jarduera ezberdinak garatu dira, gaitasun eta adin guztietako jendeak parte hartzearren.

 

Teresa Sabaté eta Virginia Santos

 

Teresa Sabaté, artista plastikoa eta irakaslea, “hariekin margotzen du”, eta gai ugari jorratu ditu duen ibilbide zabalean. Horrela, azken urteetan, bizitzan zehar ezagutzen joan den hirietako mapetan eta kartografietan oinarritu da, haren biografiarekin zerikusia duten ibilbideak sortuaz.

 

Virginia Santos Itoiz, Arte Ederretan lizentziatua EHUn. Pintura eta marrazkia lantzen ditu gehienbat. Azken urteetan, haur ipuin klasikoenen narratibak landu ditu, nolabait ere fikziozko ibilbidea sortu dutenak, eta azkenean errealitatearekin askoz ere lotura handiagoa dute, ematen duena baino.

 

Bi artisten arteko lankidetza hizkuntzak eta narratibak nahasteko batak besteari egindako proposamenetik sortu da, errealitatea eta fikzioa partekaturiko esperientziarekin batuaz. Horrela, lankidetza horren ondorioz, Uharte Arte Garaikidearen Zentroan, 2019ko urtarrilean, Oinez eta eskuz proiektua garatuko dute lehen aldiz. Lan horretatik aurrera, ibilbideekin loturiko lankidetza-ildoa hasi dute, ibilbide fisikoak, bizitzakoak edo memoriari buruzkoak.

 

ESTEKAK

 

https://www.facebook.com/Taller-8-1643795369193550/

 

https://www.facebook.com/Lamaquinadibujadora-166445953498668/

 

https://virginiasantositoiz.wordpress.com/

2019 – Auritz-Burguete